Categorías: albisteak-berriak

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

‘Urrezko ordua’ istripu baten ondorengo lehen 60 minutuak dira, non arreta mediko azkar eta eraginkorrak bizitzaren eta heriotzaren arteko aldea markatu dezakeen, edo errekuperazio oso bateko eta epe luzeko  desgaitasuna arteko aldea. R. Adams Cowley doktoreak, larrialdietako medikuntzan aitzindari izan zen kirurgialari estatubatuarrak, kontzeptu hori 1960an ezarri zuen, honako hau ondorioztatuz: lesionatutako pazienteek lesioaren lehen orduan arreta egokia jasotzen badute, heriotzen % 75 saihestu daiteke.

ResQaR ilgailuaren leku estrategikoetan kokatzen diren QR kode bat duten etiketak dira. Kodea gailu mugikor batekin eskaneatzean, suhiltzaile taldea eta larrialdi zerbitzuak berehala heltzen dira ibilgailuaren erreskate orrira. Funtsezko tresna da eta autoaren modeloari, sistema elektrikoaren ebaketa-puntuen kokapenari, ibilgailuaren egiturari eta esku hartze azkarra eta segurugoa errazten duten beste datu batzuei buruzko xehetasunen informazioa du.

Sistema horrek nabarmen murrizten du erreskate-denbora, ibilgailuaren informazioa eskuz bilatzeko beharra saihesten baitu, eta hori erabakigarria izan daiteke segundu bakoitzak kontatzen duen egoeretan.

Nola funtzionatzen du ResQaR-ek?

  1. Etiketen Kokapena: Kotxeko aurreko beiran beheko aldean, eskuinean, erregai-biltegiaren estalkian eta ibilgailuaren erregai-biltegiaren kontrako aldeko aurreko atean.
  2. QR kodea eskaneatzea: Istripua gertatuz gero, suhiltzaileek eta erreskate taldeek QR kodea eskaneatzen dute beren gailu mugikorrekin edo erreskate ekipo gaituekin.
  3. Erreskate orrirako sarbidea: QR kodearen eskaneatzeak ibilgailuaren erreskate orri digitala erakusten du. Larrialdi-zerbitzuek esku-hartze segurua eta eraginkorra egiteko behar duten informazio kritiko guztia jasotzen du orri honek.

Gainera, ResQaR erabat bateragarria da ibilgailu mota zabal batekin, eta erraz inplementatzen da. QR etiketaren atzeko plataforma erraza izateko diseinatuta dago erabiltzeko eta larrialdi-zerbitzuentzat, beren teknologia-maila edozein dela ere.

Aikoxi buruz

Aikox enpresa liderra da soluzio teknologiko aurreratuen garapenean. “Enpresaren beharrak konpontzeaz gain, gizartean eragin positiboa duten produktuak sortzen espezializatuak gaude”. Teknologi sektorean ibilbide izanda, Aikox berrikuntzarekin, segurtasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin konprometituta dago.

“Gaur, harro gaude gure garapen berrienetako bat aurkezteaz, Errepideko larrialdi-egoeretan, ezinbesteko aldea markatu dezakeen ekimena: ResQaR. Etiketa ezartzearen garrantziaren dibulgazioan eta kontzientziazioan lanean ari gara, eta, horretarako, harremanetan gaude Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko agintari arduradunekin…”

Bizitzak salbatzeko etiketak: ResQaR

Lotutako albisteak



Eurozon, desinfekziorako eta iraunkortasunerako ozono-teknologian aditua

30 urteko esperientziarekin, Bizkaiko enpresa elikagaien, uraren eta barruko espazioen higienizazioko berrikuntzaren buru da, ingurumena errespetatzen duten konponbideen alde eginez.



Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.



Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du



Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban

Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da



Teknikerrek errepideen mantentze adimenduna bultzatzen du teknologia robotiko aurreratuaren bidez

Zentro teknologikoak errepideak diseinatzeko, eraikitzeko eta mantentzeko teknologia robotikoak eta automatizazio adimendunak hornitzeko lanak gidatu ditu Europako Omicron proiektuan.



Joan blogera
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizen taberna bateko arduraduna atxilotu dute bezero bati arma zuri batekin eraso egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du bart gauean Gasteizen, giza hilketaren saiakuntza leporatuta, beste gizon bati…

3 horas hace

2025 urteko dirulaguntzen deialdia irabazi asmorik gabeko entitateentzat Donostian

Eskaera epea otsailaren 13an hasi eta martxoaren 12an amaituko da Otsailaren 12an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean…

6 horas hace

Euskal enpresak dagoeneko has daitezke tramitatzen Gauzatu Industria, Indartu eta Deskarbonizazio Industriala programetako laguntzak – SPRI

Euskal enpresek dagoeneko eska ditzakete SPRI Taldeak (enpresen garapenerako agentzia) kudeatzen dituen Gauzatu Industria, Indartu eta…

6 horas hace

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Eguzki-instalazioak sinplifikatzen dituzten produktuak diseinatzen eta merkaturatzen ditu Landatu Solar enpresak. Teilatuetan eta zoru lauetan…

6 horas hace

Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren kanpoaldera aterako ditu behin-behinean jendeari arreta emateko bulegoak

25_0083 Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren kanpoaldera aterako ditu behin-behinean jendeari arreta emateko bulegoak Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren…

21 horas hace

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Gasteizen indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat ikertu ondoren.

Ertzaintzako agenteek 33 eta 25 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteartea, goizean, joan den…

24 horas hace