25_0086 Bi atxilotu Bilboko hiru etxebizitzatan lapurreta egin nahian zebiltzala
Servicio de prensa
2025-02-14
Ertzainek bi gizon atxilotu zituzten atzo, Bilboko Zorrotza auzoko hiru etxebizitzatan lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Patruila batek ikusi zituen etxebizitzetako bateko leiho batetik beste bateko balkoira jaisten eta barrura sartzen. Beren gauzen artean labana bat eta giltza faltsu bat zeramatzaten.
Atzo arratsaldeko lau eta erdiak aldera gertatu zen Bilboko Zorrotza auzoko eraikin batean. Emakume batek Ertzaintzari jakitera eman zion bi pertsona bere etxeko portalean zokomiran zebiltzala eta bere etxeko eta aldameneko beste bateko leihoa behartzen saiatu zirela. Emakumea ikustean, alde egin zuten eta eraikineko beste portal batera joan ziren.
Eraikinera hurbildu ziren Ertzaintzako baliabideak ikuskapena egiten ari zirenean, susmagarriak hirugarren solairuko leiho batetik etxebizitza bateko balkoira jaisten eta barrura sartzen ikusi zituzten.
Agenteek susmagarriak zeuden etxebizitza aurkitzea lortu zuten eta biak atxilotu zituzten. Beren gauzen artean labana bat eta giltza faltsu bat aurkitu zizkieten.
Atxilotuak, 25 eta 26 urtekoak, Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten zegozkion polizia-eginbideak betetzera, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarri zituzten.
25_0127 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari bat erreskatatu dute Eretza mendian erorita Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari…
25_0126 Larrialdi Zerbitzuek eskalatzaile bat erreskatatu dute Untzillaitz gailurreko Diagonal Handian harkaiztu ondoren Larrialdi Zerbitzuek…
La Ertzaintza procedió a última hora de la noche de ayer, sábado, en la localidad…
- Operazioan 13 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan, Jaénen eta Salamancan - 20…
25_0123 La Ertzaintza investiga el fallecimiento de un hombre en la entrada de una discoteca…
25_0122 Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian atxilotutako gizona espetxeratu dute Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian…