. Istripu-kausa nagusietan jarriko da arreta, hau da, abiaduran eta distrakzioetan, baita motorzaleen kolektiboan ere
Iaz
. 15 motorzale hil ziren EAEko errepideetan
Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak gaur goizean aurkeztu du Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, 2025ean egingo dituen Trafikoa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegia. Aurten 32 kanpaina egitea aurreikusten da, Euskadin istripu larriak eragiten dituzten arrisku-portaera nagusiak prebenitzeko helburuarekin.
Aurten, motorzaleen kolektiboa kontrolatzeko eta zaintzeko iaz baino kanpaina bat gehiago egingo da (5 izango dira), eta alkoholaren eta drogen (6), abiaduraren (6) eta distrakzioen (5) kanpaina-kopuruari eutsi egingo zaio. Aurreikusitako gainerako kanpainak honako hauek izango dira: eskola-garraioa, baldintza teknikoak, autobusak eta kamioiak, eta uhalaren erabilera.
Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan, Bilbon, egin den lan-bileran, Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariarekin batera izan dira Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Alfonso Garaikoetxea Ertzaintzako Herritarren Babeserako Ataleko burua, Estepan Goioaga Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko presidentea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzaingoen ordezkariak eta Ertzaintzaren Trafikoko Lurralde Unitateen arduradunak.
Aurreko urteetan bezala, egutegia diseinatzerakoan kontuan hartu dira istripuen arrazoi nagusiak, hau da, batez ere, gehiegizko abiadura eta gidatzean izandako distrakzioak, eta kontuan hartuko da bereziki motor-gidarien kolektiboa, horiek baitira errepideetako kolektibo kaltebera nagusia. 2024an 15 motorzale hil ziren, 2023an baino lau gehiago eta 2022an baino bat gehiago, 11 eta 14 hil baitziren, hurrenez hurren.
radierazi duenez, «ezinbestekoa da herritarrak zaintzea eta kontzientziatzea bide-istripuetan eragin handiena duten arrisku-faktoreen inguruan; uste dugu hori dela modurik onena ondorio tragikoak dituzten zirkulazio-istripuak prebenitzeko eta saihesteko. Eta horretarako balio dute trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina hauek, istripuak prebenitzeko eta saihesteko.»
Instalazio berri honekin, udal kiroldegietan kontsumitutako energia guztiaren %20 iturri berriztagarrietatik etorriko da Aste honetan…
Elkarteek otsailaren 26 edo 27an parte ahrtu ahal izango dute Udalak irabazi asmorik gabeko elkarteen…
Eskaera epea otsailaren 13an hasi eta martxoaren 12an amaituko da Otsailaren 12an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean…
Lore Bilbao Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeak nabarmendu du Osasun Sailaren 2025eko erronka…
Aurten eguzki-energiako 5 instalazio berri garatuko dira Ekologiako zinegotzi Iñigo Garcíak azpimarratu duenez, “hiriak energia…
Gros eta Intxaurrondoko haur-eskolen proiektuak ere onartu dira Donostiako Udalak onartu du Loiolako Erriberetan haur-eskola…