Miren Dobaran eta Amaya Angulo Kataluniako Segurtasun Publikoko Erakundeko zuzendariarekin bildu dira

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusi Miren Dobaranek eta Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendari Amaya Angulok Kataluniako Segurtasun Publikoko Institutuak antolatutako Polizia Autonomiko eta Lokalen Prestakuntza Zentroetarako lan-jardunaldi batean parte hartu dute gaur goizean, eta Marta Roca zuzendariarekin bildu dira interes komuneko gaiak aztertzeko.