25_0092 Bi lagun atxilotu dituzte Durangon, sexu-erasoa egotzita
Servicio de prensa
2025-02-15
Ertzaintzako agenteek 19 eta 45 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur, larunbata, goizaldean Durangon, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta.
Gaur goizaldeko hamabi eta erdiak inguruan, Ertzaintzak abisua jaso du emakume bat Durangon ustez sexu-eraso baten biktima izan dela. Ertzaintza eta Udaltzaingoa gertakarien tokira joan dira.
Biktimarekin harremanetan jarri eta beharrezko datuak bildu ondoren, patruilek ingurua ikuskatu dute, eta salatzaileak adierazitako antzeko ezaugarriak dituzten bi pertsona ikusi dituzte. Susmagarriak identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dituzte sexu-eraso delitu baten ustezko egile gisa.
Bi atxilotuak Durangoko Ertzain-etxera eraman dituzte, beharrezko eginbideak egiteko eta gertatutakoa argitzeko. Ondoren, epailearen aurrera eramango dituzte.
Este fin de semana miembros de la Unidad de Vigilancia y Rescate (UVR) de la…
Horas antes de la celebración del partido de fútbol de La Liga EA Sports entre…
El Alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, y la Diputada de Euskera, Cultura y Deporte de…
Este servicio foral gratuito de apoyo a la permanencia en el hogar se ofrece actualmente…
Los trabajadores del matadero de Tolosa inician hoy una huelga indefinida para denunciar la «grave situación» que…
Gipuzkoa es un territorio envejecido en el que el 37% de sus habitantes superan los 65…