25_0091 Ondarroa, atxilotu bat armak legez kanpo edukitzeagatik

Ondarroa, atxilotu bat armak legez kanpo edukitzeagatik
Servicio de prensa
2025-02-15
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean armak legez kanpo edukitzeagatik, munizioa aldatuta zuen pistola bat konfiskatu ondoren.
Atxiloketa goizaldeko 03:22an izan da, Ondarroako Kaminazpi auzoan. Ertzaintzako agenteek herriko bizilagun bat geldiarazi dute eta 09 mm kalibreko arma labur bat aurkitu diote. Arma horren munizioa aldatuta zegoen.
Hori dela eta, ertzainek inplikatua atxilotu dute armak legez kanpo edukitzearen ustezko delitu batengatik, eta, ondoren, ertzain-etxera eraman dute, dagozkion eginbideei hasiera emateko. Behin horiek amaituta, atxilotua epailearen esku utziko dute.
Ondarroako ertzain-etxeko agenteek egindako operatibo baten barruan atxilotu dute. Atzo hasi zen, ostiral arratsaldean, ondarearen aurkako delituengatik aurrekariak zituzten pertsonak delitu-ekintza berriak prestatzen ari zirelakoan.