25_0093 Txirrindulari bat larri zauritu da Zestoan furgoneta batekin izandako istripuan

Txirrindulari bat larri zauritu da Zestoan furgoneta batekin izandako istripuan
Servicio de prensa
2025-02-16
52 urteko txirrindulari batek zauri larriak izan ditu gaur goizean GI-2633 errepidean, Zestoako Iraeta auzoan, izandako istripuaren ondorioz. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, furgoneta batek eta bizikleta batek talka egin dute, eta txirrindularia Donostia ospitalera eraman behar izan dute.
Ezbeharra gaur, igandea, izan da, goizeko hamarrak baino minutu batzuk lehenago, Zestoan (Gipuzkoa), Iraeta auzoaren parean. GI-2633 errepidetik zihoazen furgoneta batek eta bizikleta batek talka egin dute eta, istripuaren ondorioz, txirrindularia larri zauritu da.
Larrialdietako zerbitzuak istripuaren tokira bertaratu dira, eta txirrindulariari lagundu diote, eta Donostia ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak eginbideak ireki ditu ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.