Categorías: albisteak-berriak

8,4ko puntuazioa jaso du Zuzenean herritarren arreta zerbitzuak eta 8,5 KZgunea zentroetako zerbitzuak 2024an

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxenak eta Sabino San Vicente Herritarrak Aratzeko eta Administrazioa Berritzeko zuzendariak Zuzenean eta KZgunea herritarren arreta zerbitzuetako 2024 datu nagusiak aurkeztu dituzte eta herritarren arreta hobetzeko eta zerbitzu publikoak indartzen jarraitzeko egitasmo eta helburu nagusiak aipatu dituzte.

Maria Ubarretxena sailburuak positibotzat jo ditu 2024ko datuak, “eskuartean ditugun datuak eta erabiltzaileen iritziak oso tresna garrantzitsuak dira zerbitzuaren egoera ezagutzeko, ebaluatzeko eta hobekuntzak txertatzen jarraitzeko; datuak onak dira, baina anbizioa dugu eta autoexijenteak gara; gure helburua da zerbitzu eta arreta hobetzen jarraitzea herritarren egunerokotasuna errazteko” gaineratu du.

Asebetetze-maila handia Zuzenean bulegoetan eskainitako arretan

2024an, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean, herritarrentzako arreta zerbitzuak 664.891 arreta egin zituen arreta-kanal desberdinen bitartez; 2023an baino 35.787 gehiago.

Aurrez aurrekoa da arreta-kanalik erabiliena, %53,11, 2023an  baino %13,56 gehiago, Zuzenean-eko Bilbo, Donostia eta Gasteizko bulegoen bidez. Aipaturiko arreta bulegoak berritu egingo dira datozen urteetan, espazio horiek arreta-eredu berrira egokitzeko helburuarekin. Aurrez aurreko arretaren ondotik, bigarren kanal erabiliena telefono bidezkoa da (%40,49), ondoren euskadi.eus postontzia ( %4,74) eta telegram kanala (%1,64). Artatutako pertsonen %60,99 emakumezkoak dira eta %34,41 gizonezkoak.

Aurrez aurre artatuak izan ziren pertsonen erdia baino gehiago gerturatu zen bulegoetara aurretiazko hitzorduarekin. Aurretiazko hitzorduak aukera ematen du bisita planifikatzeko eta arinago eta itxaronaldirik gabe artatua izateko, Hala ere, behar duenak aukera du hitzordurik gabe bulegoetara joateko. Dena den, gogobetetze-inkestaren arabera, herritarren %76,9ak nahiago du aurretiazko hitzorduaren hurbildu bulegoetara.

Herritarrek jasotako arreta eta zerbitzuen asebetetze-mailari dagokionez, aurreko urteetako balorazioari eutsi zaio eta asebetetze maila altua izan da, herritarrek 10etik 8,4ko puntuazioa eman baitiote herritarren arreta zerbitzuari. Bestalde, inkestaren arabera, herritarrek Zuzenean zerbitzuko bulegoetara jotzen dute nagusiki ondorengo alorretarako izapide eta kontsultak egitera: etxebizitza, hezkuntza eta familiarekin lotutako gizarte-gaiak. Izapide horietatik, % 68,9 kontsulta egin ondoren ebazten dira.

63.333 erabiltzaile KZgunea zentroetan

KZgunea zentroei dagokienez, Jaurlaritzak, 234 zentroz osatutako sarea du hiru lurralde historikoetan zehar banatuta: Gipuzkoan 75, Bizkaian 110 eta Araban 49. Ikastaroez gain, laguntza pertsonalizatua eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzte KZguneek: BakQ txartela, IT Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagiria eta Metaposta.

Iaz guztira,  63.333 erabiltzaile izan ziren, %55,5 emakumezkoak eta %44,5 gizonezkoak; 2023an baino ia 5.800 erabiltzaile gutxiago.

Erabiltzaileek, 8,5eko puntuazioarekin baloratu dute KZguneek eskainitako arreta eta zerbitzua, 2023 urteko balorazioaren oso parekoa. Halaber, gai teknologikoen inguruko hainbat ikastaro eskaini ziren, modalitate ezberdinetan:

Modalitatea Eskainitako ikastaro kopurua Eskainitako ordu kopurua Izena emandako pertsonak
Aurrez aurreko ikastaroak 6.795 58.458 46.473
Hitzaldiak 55 110 1.172
Urruneko formakuntza 88 2.320 4.715
Bideokonferentzia bidezko ikastaroak 152 608 900

Aro berri bat herritarren arretan

Ubarretxena sailburuak adierazi du “digitalizazioaren eta teknologia berrien aro honetan beharrezkoa da eskainitako arreta eta zerbitzuak birpentsatzea herritarren beharrei modu egokiagoan eta eraginkorragoan erantzuteko eta zerbitzu publikoak indartzeko”.

Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak erraztu eta arintzeko helburuarekin herritarren arreta aro berri bati hasiera emango dio Jaurlaritzak. Administrazioaren sinplifikazio eta arintzea sustatzeaz gain, herritarren arreta eredu berria ezarriko da, Zuzenean herritarren arreta bulegoetatik abiatuta, KZguneak estrategia horretara batuz.

Arreta eredu berriaren baitan, hiriburuetako Zuzenean bulegoak berrituko dira, KZgunea zentroek duten misioa zerbitzu eta behar berrietara eguneratuko da eta “leihatila bakarreko” proiektu pilotu bat ere martxan jartzeko urratsak egingo dira.

Arreta eredu berriak pertsonak jarriko ditu erdigunean eta ezaugarri eta gisa izango ditu: gertutasuna, digitalizazioa eta leihatila bakarreko sistema.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteizko diskoteka baten sarreran atxilotutako gizona espetxera bidali dute

25_0131 Gasteizko diskoteka baten sarreran atxilotutako gizona espetxera bidali dute Gasteizko diskoteka baten sarreran atxilotutako…

47 mins hace

Gidari bat atxilotu dute AP-1ean, Armiñonen, orduko 175 kilometroko abiaduran zirkulatzeagatik

25_130 Gidari bat atxilotu dute AP-1ean, Armiñonen, orduko 175 kilometroko abiaduran zirkulatzeagatik Gidari bat atxilotu…

4 horas hace

Donostiako ikastetxeetan bilketa organikoko kuboak hornitzeko hitzarmen berria

27.000 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute Eskolan Konposta programan, FCC eta Cristina Enea Fundazioaren…

4 horas hace

URA retira 330 m3 de bambú de una superficie aledaña a la regata Arrarte en Pasai Donibane

La Agencia Vasca del Agua, URA, ha retirado un total de 330 m³ de bambú…

4 horas hace

Osakidetza habilita una nueva herramienta para que los pacientes accedan más fácilmente a las imágenes de las pruebas médicas

Osakidetza ha dado un paso importante en el acceso a la información sanitaria a través…

4 horas hace

Donostsiako Udalak Kontxako barandaren 275 zati zozketatuko ditu

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Suhiltzaileen NBE Donostiako Udalak onartu du Kontxako barandaren…

4 horas hace