Aholku – Sarea, Atzerritartasunaren arloko Arreta Juridikorako Euskal Sareak herritarrei zuzendutako arretarako gune berriak zabaltzen jarraitzen du, eta artatutako kontsulten kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosak gaur emandako prentsaurrekoan azaldu duenez. Hain zuzen ere, zerbitzuak 35 informazio-gune ditu hiru lurraldeetan banatuta, eta aurten bertan azken informazio-gunea zabalduko dute Bergaran. 2024an, sareak bost bulego berri zabaldu zituen: hiru Bizkaian (Bilbo, Durango eta Ermua) eta bi Gipuzkoan (Donostia eta Mutriku).
Melgosak adierazi duenez, sarea Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta lau eragile motak osatzen dute. Eragile horiek atzerritartasunaren arloan informazioa, orientazioa eta aholkularitza juridikoa ematen laguntzen dute. «Aholku – Sareak immigranteen erregularizazioa erraztea du helburu, baita gerora ager daitekeen irregulartasuna prebenitzea ere, familia-bizitza laguntzen saiatuz une oro».
Sailburuak nabarmendu duenez, «etorkizuna elkarrekin eraikitzeko eta pertsona guztientzako ongizate-kuota handiagoak dituen herrialde gisa hazteko» sarea da, eta «bizi-kalitatea, ongizatea eta eskubide-berdintasuna sustatzen dituen lankidetza-proiektu handinahia ere bada».
Hauek dira zerbitzua ahalbidetzen duten eragileak:
Aholku – Sarea
Aholku – sarea kalteberatasun-egoeran dauden etorkinei, eta etorkinekin gizarteratzeko prozesuetan lan egiten duten Administrazio Publikoetako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetako profesionalei zuzendutako zerbitzua da. Zerbitzu honek bi arreta mota ematen ditu:
Bi kasuetan, edozein kontsultaren aurrean, hiru orientabide posible daude egiteko: edo egindako kontsulta zuzenean ebazten da; edo kasua erakunde jakin batera bideratzen da, hobeto ebatz dezan; edo deribazioa proposatzen da Saje Txandako letradu bat izenda dadin. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzak izapidetuko ditu hiru lurraldeetako Abokatuen Elkargoetara bideratzeak.
2024a zifretan
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | EAE-KO GUZTIZKOA | |
Hirugarren Sektoreko Erakundeek artatutako pertsona eta profesionalen kopurua | 2.342 | 6.072 | 2.972 | 11.386 |
Hirugarren Sektoreko Erakundeek jasotako kontsulten kopurua | 2.453 | 9.122 | 9.696 | 21.271 |
Biltzenek artatutako pertsona eta profesionalen kopurua | 468 | 1.700 | 926 | 3.094 |
Biltzenek jasotako kontsulten kopurua | 929 | 3.403 | 1.856 | 6.188 |
Elkargoetara bideratutako kasuen kopurua | 45 | 281 | 82 | 408 |
Iaz bakarrik, 14.480 pertsona eta profesional artatu zituen sareak; eta gehien-gehienak, 11.386, aurrez aurreko arretarako guneen bidez iritsi ziren zerbitzura. Guztira, 27.459 kontsulta jaso eta artatu zituzten, eta 408 kasu abokatuen elkargoetara bideratu zituzten. 2023an artatutakoak baino ia 4.000 kontsulta gehiago izan dira (23.592 kontsulta erantzun zituzten urte horretan).
Erabiltzaileen eta egindako kontsulten ehunekoari eta generoari dagokienez, oro har, ehunekoak antzekoak dira jarduten duten eragile guztietan. Sarean, oro har, erabiltzaileen % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak; kontsulten % 61 emakumeek egiten dituzte eta % 39 gizonek.
Artatutakoen nazionalitate nagusiak hauek dira: Kolonbia, Maroko, Venezuela, Peru, Honduras, Nikaragua, Bolivia, Nigeria, Senegal eta Aljeria. Eta kontsultatutako gai nagusiak honako hauekin lotuta daude: salbuespenezko inguruabarren ondoriozko baimenak (errotze soziala, prestakuntzarako errotzea, familia-errotzea); baimenak berritzea, luzatzea eta aldatzea; berriz elkartzea; ikasketengatiko egonaldia; edo Erregelamendu berriari lotutako gaiak.
2024an ere, Bilbon lehenengo Harreragunea jarri zen martxan. Migratzaileentzako Harrerarako Euskal Zerbitzuaren eredu pilotua da. Migratzaileei informazioa eta orientazioa emateko zerbitzu publiko espezializatua da, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sortua eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak kudeatua, eta Aholku – Sarearen laguntza juridikoa du.
«Euskal Autonomia Erkidegora iristen diren migratzaileei arreta emateko tresnak eta konpromisoa ditugu, hain zuzen ere, Migraziorako Euskal Itun Sozialaren leloak —‘jaso nahiko genukeena eskainiz’— dioen bezala», esanez amaitu du Melgosak.
*Hau da aurrez aurreko aholkularitza ematen duten gizarte-erakundeen lurralde-banaketa:
25_130 Gidari bat atxilotu dute AP-1ean, Armiñonen, orduko 175 kilometroko abiaduran zirkulatzeagatik Gidari bat atxilotu…
27.000 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute Eskolan Konposta programan, FCC eta Cristina Enea Fundazioaren…
La Agencia Vasca del Agua, URA, ha retirado un total de 330 m³ de bambú…
Osakidetza ha dado un paso importante en el acceso a la información sanitaria a través…
Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Suhiltzaileen NBE Donostiako Udalak onartu du Kontxako barandaren…
En estos momentos hay cerca de 9 kilómetros de retenciones en la N-I a su…