25_0095 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bat egin du Gasteizen, gazte-banden balizko deialdi baten aurrean

Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bat egin du Gasteizen, gazte-banden balizko deialdi baten aurrean
Prentsa Zerbitzua
2025-02-17
Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bat ezarri zuen atzo, igandea, arratsaldean, Salburua auzoko futbol-zelai baten inguruan, eta bertan kirol-ekitaldi baten deialdia egin zuten 4 pertsonak identifikatu zituen. Ertzaintzak guztira 44 pertsona identifikatu zituen, hiru HSL espediente ireki zizkien hiru gazteri substantzia sorgorgarriak zituztelako eta lurrean aurkitutako labana bat konfiskatu zuen.
Ertzaintzak atzo Salburuan (Gasteiz) dispositibo bat jarri zuen sare sozialen bidez “1 versus 1” futbol-enfrentamendu baterako egindako deialdi batean gazte-bandetako kideak egon zitezkeela susmatuta. Ekitaldiaren ezaugarriak zirela eta, Ertzaintzak Herritarren Babeseko eta ordena publikoko baliabideak mobilizatu zituen, pertsonen arteko liskarren bat sor zitekeelakoan, 200 gazte baino gehiago elkartu baitziren. Talde aurkarietako kideak ere joan zitezkeen. Inguruko bizilagunak ere kexatu ziren bildutakoek eragindako zaratengatik.
Ertzaintzak polizia-hesi bat ezarri zuen eta deialdiaren 4 arduradun identifikatu zituen. Agenteek guztira 44 pertsona identifikatu zituzten, horietako hiruri administrazio-espedienteak ireki zizkieten substantzia sorgorgarriak zituztelako, eta bati baita desobedientziagatik ere. Polizia-baliabideek kirol-barrutian lurrean aurkitutako labana bat konfiskatu zuten.
Prebentziozko dispositiboa 21:00ak aldera amaitu zen, eta ez zen gorabehera aipagarririk gertatu.