Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bat egin du Gasteizen, gazte-banden balizko deialdi baten aurrean


25_0095 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bat egin du Gasteizen, gazte-banden balizko deialdi baten aurrean

Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bat egin du Gasteizen, gazte-banden balizko deialdi baten aurrean

Prentsa Zerbitzua

2025-02-17

Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bat ezarri zuen atzo, igandea, arratsaldean, Salburua auzoko futbol-zelai baten inguruan, eta bertan kirol-ekitaldi baten deialdia egin zuten 4 pertsonak identifikatu zituen. Ertzaintzak guztira 44 pertsona identifikatu zituen, hiru HSL espediente ireki zizkien hiru gazteri substantzia sorgorgarriak zituztelako eta lurrean aurkitutako labana bat konfiskatu zuen.

Ertzaintzak atzo Salburuan (Gasteiz) dispositibo bat jarri zuen sare sozialen bidez “1 versus 1” futbol-enfrentamendu baterako egindako deialdi batean gazte-bandetako kideak egon zitezkeela susmatuta. Ekitaldiaren ezaugarriak zirela eta, Ertzaintzak Herritarren Babeseko eta ordena publikoko baliabideak mobilizatu zituen, pertsonen arteko liskarren bat sor zitekeelakoan, 200 gazte baino gehiago elkartu baitziren. Talde aurkarietako kideak ere joan zitezkeen. Inguruko bizilagunak ere kexatu ziren bildutakoek eragindako zaratengatik.  

Ertzaintzak polizia-hesi bat ezarri zuen eta deialdiaren 4 arduradun identifikatu zituen.  Agenteek guztira 44 pertsona identifikatu zituzten, horietako hiruri administrazio-espedienteak ireki zizkieten substantzia sorgorgarriak zituztelako, eta bati baita desobedientziagatik ere.  Polizia-baliabideek kirol-barrutian lurrean aurkitutako labana bat konfiskatu zuten.  

Prebentziozko dispositiboa 21:00ak aldera amaitu zen, eta ez zen gorabehera aipagarririk gertatu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Rescate de parapentista atrapado entre árboles en Kukuarri

Este fin de semana miembros de la Unidad de Vigilancia y Rescate (UVR) de la…

15 horas hace

La Ertzaintza identifica a una treintena de aficionados radicales en Bilbao y requisa barras metálicas

Horas antes de la celebración del partido de fútbol de La Liga EA Sports entre…

15 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao y la Diputación Foral de Bizkaia presentan el proyecto Bilboko Herri Kirol Zentroa

El Alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, y la Diputada de Euskera, Cultura y Deporte de…

15 horas hace

Más de 1.600 hogares de Bizkaia ya se benefician del servicio etxeTIC que ofrece la Diputación Foral

Este servicio foral gratuito de apoyo a la permanencia en el hogar se ofrece actualmente…

15 horas hace

La plantilla del matadero de Tolosa comienza su huelga indefinida

Los trabajadores del matadero de Tolosa inician hoy una huelga indefinida para denunciar la «grave situación» que…

15 horas hace

Una de cada tres personas de entre 25 y 40 años que residen en Gipuzkoa son inmigrantes

Gipuzkoa es un territorio envejecido en el que el 37% de sus habitantes superan los 65…

15 horas hace