Espetxean sartu dute Irunen indarkeriaz egindako lpurreta baten ustezko egilea


25_0096 Espetxean sartu dute Irunen indarkeriaz egindako lpurreta baten ustezko egilea

Espetxean sartu dute Irunen indarkeriaz egindako lpurreta baten ustezko egilea

Prentsa Zerbitzua

2025-02-17

Atzo arratsaldean, ertzainek 24 urteko gazte bat atxilotu zuten Irunen herritar bati telefono mugikorra lapurtzeagatik. Gaur goizean epailearen esku utzi ondoren Guardiako epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Gertakariak atzo arratsaldean izan ziren hotel bateko terrazan. Bertan, biktima eta lapurretaren egilea zeuden eta delituegileak telefono mugikorra lapurtzeaz gain, lepotik bortizki heldu zion eta, borrokatu ondoren, ihes egin zuen. 
Biktimak Ertzaintzari deitu zion eta inguruan zegoen patruila bat joan zitzaion laguntzera. Handik gutxira, ustezko egilea aurkitu zuten eta aurrekariak zituen gaizkileaa atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten. Gaur goizean Irungo Guardiako Epaitegiaren esku geratu da, eta epaileak inolako fidantzarik gabe, espetxeratzeko agindu du.