Loiolako Erriberetako haurreskola eraikitzeko lizitazioa onartu da

Gros eta Intxaurrondoko haurreskolen proiektuak ere onartu dira

Donostiako Udalak onartu du Loiolako Erriberetan haurreskola bat egiteko lokala gaitzeko proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea, 822.412 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 8 hilabeteko egikaritze-epearekin.

Era berean, Intxaurrondo Hegoako haurreskola (251.813 euroko aurrekontua eta lau hilabeteko egikaritze-epea) eta Groseko Zemoria kaleko haurreskola (800.168 euroko aurrekontua eta sei hilabeteko egikaritze-epea) gauzatzeko proiektuak onartu dira.

Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, proiektu horiek «oso esperotakoak dira, eta hiriko haurreskolen eskaintza nabarmen handitzea ahalbidetuko du, Eusko Jaurlaritzaren familia- eta kontziliazio-politiken bidez horien erabilera sustatzen ari den eta haien eskaria handitzen ari den une honetan«.

Hauek dira aurreikusitako jarduerak:

  • Loiolako Erriberetako haurreskola:
    Gabriel Lafitte plazako 3. zenbakian dagoen lokala hiru eremutan egituratuko dira, eta hiru gela izango ditu:
  • 1-2 urteko bi gela
  • 0-1eko gela bat.
  • Intxaurrondo Hegoako haurreskola:
    Lokala Baratzategi kaleko 19. zenbakian dago, Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeko beheko solairuan. Bi ikasgela eta komun batzuk eraberritu behar dira, bi ikasgelako haurreskola bat jartzeko:
  • bat 0-1 urteko 14 umerentzat
  • eta beste bat 1-2 urteko 8 haurrentzat.
  • Zemoria-Gros haurreskola:
    Proiektu honen helburua Bilintx Urrutiko Batxilergo Institutuaren ekialdeko eremuko beheko solairuan haurreskola bat ezartzea da. Hiru gela izango ditu:
  • 0-1 urteko gela bat
  • eta 1-2 urteko bi.

Proiektu horiek Europar Batasuneko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik (Next funtsak) datozen funtsen finantzaketa dute.