Gros eta Intxaurrondoko haurreskolen proiektuak ere onartu dira
Donostiako Udalak onartu du Loiolako Erriberetan haurreskola bat egiteko lokala gaitzeko proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea, 822.412 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 8 hilabeteko egikaritze-epearekin.
Era berean, Intxaurrondo Hegoako haurreskola (251.813 euroko aurrekontua eta lau hilabeteko egikaritze-epea) eta Groseko Zemoria kaleko haurreskola (800.168 euroko aurrekontua eta sei hilabeteko egikaritze-epea) gauzatzeko proiektuak onartu dira.
Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, proiektu horiek «oso esperotakoak dira, eta hiriko haurreskolen eskaintza nabarmen handitzea ahalbidetuko du, Eusko Jaurlaritzaren familia- eta kontziliazio-politiken bidez horien erabilera sustatzen ari den eta haien eskaria handitzen ari den une honetan«.
Hauek dira aurreikusitako jarduerak:
- Loiolako Erriberetako haurreskola:
Gabriel Lafitte plazako 3. zenbakian dagoen lokala hiru eremutan egituratuko dira, eta hiru gela izango ditu: - 1-2 urteko bi gela
- 0-1eko gela bat.
- Intxaurrondo Hegoako haurreskola:
Lokala Baratzategi kaleko 19. zenbakian dago, Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeko beheko solairuan. Bi ikasgela eta komun batzuk eraberritu behar dira, bi ikasgelako haurreskola bat jartzeko: - bat 0-1 urteko 14 umerentzat
- eta beste bat 1-2 urteko 8 haurrentzat.
- Zemoria-Gros haurreskola:
Proiektu honen helburua Bilintx Urrutiko Batxilergo Institutuaren ekialdeko eremuko beheko solairuan haurreskola bat ezartzea da. Hiru gela izango ditu: - 0-1 urteko gela bat
- eta 1-2 urteko bi.
Proiektu horiek Europar Batasuneko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik (Next funtsak) datozen funtsen finantzaketa dute.