25_0107 Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Zaballako espetxean droga sartzen saiatzeagatik

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Zaballako espetxean droga sartzen saiatzeagatik
Servicio de prensa
2025-02-20
Ertzaintzak 26 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, asteazkena, Zaballako espetxean haxixa sartzen saiatzen ari zenean, preso bat bisitatzea joan zela aprobetxatuz.
Atzo goizeko hamaikak aldera gertatu zen Iruña Okan (Araban). Ordu horretan, Zaballako espetxeko segurtasunaz arduratzen diren agenteek susmatu zuten preso bat bisitatzera joan zen emakume bat espetxean drogaren bat sartzen saiatzen ari zitekeela.
Prebentziozko miaketaren arrazoiak azaldu ondoren, ertzainek akusatuaren praken aurreko aldean ezkutatuta aurkitu zuten substantzia sorgorgarria. Susmagarriak berak onartu zuen droga zeramala, eta 100 bat gramoko tableta eman zien.
Hori dela eta, 26 urteko emakumea drogarekin trafikatzea leporatuta atxilotu zuten.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-eginbideak betetzeko, eta, horiek amaitu ondoren, aske utzi zuten.