Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Zaballako espetxean droga sartzen saiatzeagatik


25_0107 Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Zaballako espetxean droga sartzen saiatzeagatik

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Zaballako espetxean droga sartzen saiatzeagatik

Servicio de prensa

2025-02-20

Ertzaintzak 26 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, asteazkena, Zaballako espetxean haxixa sartzen saiatzen ari zenean, preso bat bisitatzea joan zela aprobetxatuz.

Atzo  goizeko hamaikak aldera gertatu zen Iruña Okan (Araban). Ordu horretan, Zaballako espetxeko segurtasunaz arduratzen diren agenteek susmatu zuten preso bat bisitatzera joan zen emakume bat espetxean drogaren bat sartzen saiatzen ari zitekeela.

Prebentziozko miaketaren arrazoiak azaldu ondoren, ertzainek akusatuaren praken aurreko aldean ezkutatuta aurkitu zuten substantzia sorgorgarria. Susmagarriak berak onartu zuen droga zeramala, eta 100 bat gramoko tableta eman zien.  

Hori dela eta, 26 urteko emakumea drogarekin trafikatzea leporatuta atxilotu zuten.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-eginbideak betetzeko, eta, horiek amaitu ondoren, aske utzi zuten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostian atxilotu dute neska gazte baten aurkako sexu-erasoagatik

25_0114 Donostian atxilotu dute neska gazte baten aurkako sexu-erasoagatik Donostian atxilotu dute neska gazte baten…

2 horas hace

Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik

25_0113 Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik…

2 horas hace

Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian zegoen pertsona bati lagundu diote Basaurin

25_0110 Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian zegoen pertsona bati lagundu diote Basaurin Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian…

2 horas hace

Vitoria-Gasteiz, detenido por apuñalar al portero de una discoteca

La Ertzaintza ha detenido en la capital gasteiztarra a un hombre, de 22 años de…

5 horas hace

Hiru atxilotu Iruran, Zaragozan lapurtutako ibilgailu batean zihoazela

Ertzainek hiru gizon atxilotu dituzte Iruran (Gipuzkoan) indarrez ibilgailu bat lapurtzea, armak legez kanpo edukitzea…

8 horas hace

El incendio de Hernio ha sido controlado, pero se ha declarado un segundo en el monte Izazpi

Los bomberos han logrado controlar el incendio forestal declarado ayer por la tarde en las…

8 horas hace