Hitzordua otsailaren 22an izango da eta 6 eta 16 urte bitarteko 390 gazte bilduko ditu
Asteazken honetan aurkeztu dute First Lego League Euskadiren 16. edizioa, Donostiako egoitzari dagokionez. Lehiaketa otsailaren 22an izango da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen erreferentziazkoa den hezkuntza programak honen Euskadiko lehiaketaren finalak aldi berean izango dira, Bilboko, Donostiako, Arrasateko eta Gasteizko egoitzetan. Lehiaketa Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, hiru foru aldundien eta Bilbo, Donostia eta Arrasateko udalen laguntza ere badu.
Guztira, 6 eta 16 urte bitarteko 390 gazte (entrenatzaileak barne) hurbilduko dira otsailaren 22an Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusera Bizkaiko 5 ikastetxetatik eta Gipuzkoako 9 ikastetxetatik, FLL Challengeko 26 taldetan (10-16 urte) eta FLL Exploreko 17 taldetan (6-9 urte) banatuta.Gainera, 90 boluntario arituko dira antolakuntzan. Aurten parte hartzaileak erronka berri batean murgilduko dira eta bertan pertsonek ozeanoak nola eta zergatik arakatzen duten ikasiko dute. Lehiaketaz gain, parte hartzaileek teknologiari eta itsaspeko munduari lotutako jarduera ugari izango dituzte Opengunean.
FLL Euskadin inoiz baino ikastetxe gehiagok hartuko du parte aurten. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 60 ikastetxe izango dira, aurreko ekitaldian baino % 5 gehiago, eta 170 talde (107 Challenge multzoan eta 63 , Explore mutzoan). Guztiak lehiatzeko dira beren berrikuntza proiektuekin eta robotekin aldi berean Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen egongo den finalean, datorren larunbatean, otsailak 22.
Lehen deialdi honetan sailkatzea lortzen duten taldeak Espainiako finalera joango dira, Ferrolera, martxoaren 29an, larunbata. Bestalde, nazioarteko finala Houstonen izango da, 2025eko apirilaren 16tik 19ra bitartean. Euskadiko txapelketa Espainiako handiena da, parte hartzaileen kopuruaren arabera.
25_0128 Ertzaintzak hamabost bat barra metaliko eta bestelako objektu arriskutsu atzeman ditu Bilbon, prebentzio-dispositibo batean…
25_0127 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari bat erreskatatu dute Eretza mendian erorita Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari…
25_0126 Larrialdi Zerbitzuek eskalatzaile bat erreskatatu dute Untzillaitz gailurreko Diagonal Handian harkaiztu ondoren Larrialdi Zerbitzuek…
La Ertzaintza procedió a última hora de la noche de ayer, sábado, en la localidad…
- Operazioan 13 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan, Jaénen eta Salamancan - 20…
25_0123 La Ertzaintza investiga el fallecimiento de un hombre en la entrada de una discoteca…