25_0106 Irun, bizitza bateko etxeetan, perimetroko hesiaren gainetik jauzi eginda, lapurreta egiten espezializatutako gazte bat atxilotu dute
Prentsa Zerbitzua
2025-02-20
Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute Irunen, jendea bizi den bizitza bateko etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Perimetroko horma eskalatuta sartu zen barrura. Atxilotua azken bi hilabeteetan Irunen egindako antzeko lau lapurretatan egon da inplikatuta, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren atestatuen arabera.
Azken kasua joan den astearte gauerdian gertatu zen Irungo Lapitze auzoko etxe-eremu batean. Susmagarriak bi metroko perimetroaren gainetik jauzi egin zuen jendea bizi den etxe bateko lorategian eta egurrezko etxola batean sartzeko. Irungo Ertzain-etxeko Herritarren Segurtasunerako patruilak bertako alarma-abisu bati erantzunez hurbildu ziren eta ustezko lapurra ikusi zuten. Gaztea ihes egiten saiatu zen, berriz ere aldameneko etxeetako perimetroko hesien gainetik jauzi eginda, baina oinez atzetik segi ondoren, agenteek atzeman eta atxilotu egin zuten.
Horrekin, pertsona hori antzeko egitateengatik identifikatu edo atxilotu duten laugarren aldia da. Gazteak, hesien edo hormen gainetik jauzi egiten zuen bizitza bateko etxeetan, elkarri atxikitako etxeetan edo etxabeetan sartu eta garajean edo etxe barruan lapurreta egiteko, Ertzaintzaren eta Irungo Udaltzaingoaren atestatu banatan jasota dagoenez, 2024ko abenduaren amaieratik gaur arte. Gainera, Irungo mugapean modus operandi bera erabiliz egindako era horretako gertaerak ugaritu izanaren ondorioz, ikerketa zabalik dago antzeko beste delitu-ekintza batzuetan.
Atxilotua atzo, asteazkena, jarri zuten Irungo Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
25_0122 Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian atxilotutako gizona espetxeratu dute Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat eta 35 urteko emakume bat atxilotu ditu Mungian, enpresa batean…
25_0121 La Ertzaintza identifica a varios aficionados radicales antes del partido de futbol entre el…
Ertzaintzak Legution (Araba) bizi den 47 urteko gizon bat atxilotu du, bere etxean ehun marihuana-landare…
Ertzaintzako agenteek 43 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Barakaldon, beste gizon bati labana…
25_0115 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean Gidari bat hil…