25_0113 Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik
Servicio de prensa
2025-02-21
Atzo arratsaldean, Ertzaintzak 52 eta 55 urteko bi gizon atxilotu zituen Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik. Delitugileak inor ez zegoela aprobetxatuz sartu ziren barrura, eta dirua zuen kutxa gotor bat hartu zuten.
Atzo, osteguna, arratsaldeko zazpiak eta laurden aldera, Ertzaintzak Laudioko Lamuza auzoan gertatutako lapurreta baten berri izan zuen. Berriemailearen susmoa zen bizilagunaren etxebizitzan lapurretan ari zirela. Polizia-baliabideak berehala agertu ziren, eta bi pertsona aurkitu zituzten hirugarren bat atxikitzen, eta beste pertsona bat korrika ihes egiten. Agenteek azken hori atzeman egin zuten, eta prebentziozko miaketa egin zietenean, susmagarrien gauzen artean giltza-sorta bat, gakordeak eta etxebizitzaren jabearen kutxa gotor bat aurkitu zituzten.
Horren aurrean, bi pertsonak atxilotu zituzten etxebizitzan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Bi atxilotuek polizia-aurrekari ugari dituzte, eta gaur goizean bertan eraman dituzte epailearen aurrera.
25_0115 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean Gidari bat hil…
25_0114 Donostian atxilotu dute neska gazte baten aurkako sexu-erasoagatik Donostian atxilotu dute neska gazte baten…
25_0110 Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian zegoen pertsona bati lagundu diote Basaurin Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian…
La Ertzaintza ha detenido en la capital gasteiztarra a un hombre, de 22 años de…
Ertzainek hiru gizon atxilotu dituzte Iruran (Gipuzkoan) indarrez ibilgailu bat lapurtzea, armak legez kanpo edukitzea…
Los bomberos han logrado controlar el incendio forestal declarado ayer por la tarde en las…