Categorías: albisteak-berriak

Donostian atxilotu dute neska gazte baten aurkako sexu-erasoagatik


25_0114 Donostian atxilotu dute neska gazte baten aurkako sexu-erasoagatik

Donostian atxilotu dute neska gazte baten aurkako sexu-erasoagatik

Servicio de prensa

2025-02-21

Ertzainek 23 urteko gazte bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuan, bizi den ostatuan neska gazte bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Erasoa joan den igande goizaldean gertatu zen biktima bizi den Donostiako Aiete auzoko ostatuan. Jai-ospakizun baten ondoren, biktima bakarrik joan zen bere gelara, eta ezagun batek elkarrizketa telefonikoa hasi zuen harekin sare sozial baten bidez.  Janariren bat emateko aitzakiarekin, bere gelara joan zen eta, atea ireki zuenean, hitz-erdirik esan gabe, sexualki eraso egin zion, musuak emanez eta bere gorputzeko atal intimoetan bere baimenik gabe sexu-ukituak eginez. Neskak ez zuen harekin sexu-harremanik izan nahi, eta iraindu ondoren, gelatik irten zen.  

Egoera horrek eragin zion antsietatearen ondorioz biktimak laguntza psikologikoa eskatu zuen eta atzo Ertzaintzaren aurrean salatu zuen gertatutakoa.  

Ikerketaz arduratu ziren polizia-baliabideek erasotzaileari buruzko informazioa bildu zuten, eta atzo gauean atxilotu zuten sexu-askatasunaren aurkako delitu batean inplikatuta egoteagatik.


Ertzaintza ikertzen ari da atxilotu duten gaztea antzeko kasuetan inplikatuta egon den.  

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean

25_0115 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean Gidari bat hil…

46 mins hace

Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik

25_0113 Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik…

16 horas hace

Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian zegoen pertsona bati lagundu diote Basaurin

25_0110 Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian zegoen pertsona bati lagundu diote Basaurin Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian…

16 horas hace

Vitoria-Gasteiz, detenido por apuñalar al portero de una discoteca

La Ertzaintza ha detenido en la capital gasteiztarra a un hombre, de 22 años de…

19 horas hace

Hiru atxilotu Iruran, Zaragozan lapurtutako ibilgailu batean zihoazela

Ertzainek hiru gizon atxilotu dituzte Iruran (Gipuzkoan) indarrez ibilgailu bat lapurtzea, armak legez kanpo edukitzea…

22 horas hace

El incendio de Hernio ha sido controlado, pero se ha declarado un segundo en el monte Izazpi

Los bomberos han logrado controlar el incendio forestal declarado ayer por la tarde en las…

22 horas hace