Ertzainek hiru gizon atxilotu dituzte Iruran (Gipuzkoan) indarrez ibilgailu bat lapurtzea, armak legez kanpo edukitzea eta ustezko talde kriminal bat osatzea leporatuta, otsailaren 15ean Zaragozan lapurtutako auto batean GI-3650 errepidean atzeman ondoren. Gidariari bide-segurtasunaren aurkako delitu bat ere leporatu diote, ez baitu gidabaimenik.
Ibilgailua Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearen kontrol batean gelditu zuten astearte arratsaldean GI-3650 errepidean, Irura parean, bidaiarietako batek segurtasun-uhala jantzi gabe zuelako. Une horretan, ibilgailuarekin frogaketak egiten ari zirenean, agenteek ikusi zuten otsailaren 15ean Zaragozan lapurtutako ibilgailu baten polizia-seinalamendu bat zegoela. Gainera, gidariak ez zuen gidabaimenik aurkeztu, eta Hendaiako Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentrotik (PALZ) jakitera eman zuten pertsona horrek ez zuela gidabaimenik.
Horregatik guztiagatik, eta bertaratu ziren Oriako Ertzain-etxeko agenteen laguntzaz, ibilgailuaren prebentziozko miaketa egin zuten, eta gordetegian aizto bat eta labana bat aurkitu zituzten. Bestalde, atzeko eserlekuen aldean, lurrean, gailu zilindriko txiki bat atzeman zuten, arma gisa erabil daitekeen objektua, “boligrafo pistola” izenez ezagutzen dena, bai eta munizio detonatzailea edo jaurtigairik gabekoa zuen zorro bat ere. Objektua Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Atalera eraman dute, debekatutako arma bat den eta operatibo dagoen egiaztatzeko.
Ebidentzia horietan oinarrituta, autoan zihoazen hiru pertsonak, 41, 25 eta 25 urtekoak, indarrez ibilgailua lapurtzea leporatuta atxilotu zituzten, eta gidariari bide-segurtasunaren aurkako delitua ere leporatu zioten. Horrez gainera, armak legez kanpo edukitzearen ustezko delitu bat ere egon liteke, eta hiru pertsonen identitateei buruz ikertu ondoren, egiaztatu ahal izan da aurrekariak dituztela indarrez egindako lapurretengatik eta ebasketengatik, eta talde kriminaleko kide izateagatik ere ikertu dituzte. Nafarroako Foruzaingoaren laguntza izan da egitateak argitzeko.
Hiru atxilotuak gaur, ostirala, jarri dituzte Tolosako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
25_0115 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean Gidari bat hil…
25_0114 Donostian atxilotu dute neska gazte baten aurkako sexu-erasoagatik Donostian atxilotu dute neska gazte baten…
25_0113 Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik Bi atxilotu Laudioko etxe batean lapurreta egiteagatik…
25_0110 Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian zegoen pertsona bati lagundu diote Basaurin Bi ertzainek bihotz-biriketako geldialdian…
La Ertzaintza ha detenido en la capital gasteiztarra a un hombre, de 22 años de…
Los bomberos han logrado controlar el incendio forestal declarado ayer por la tarde en las…