Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean


25_0115 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean

Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean

Prentsa Zerbitzua

2025-02-22

Bart gauean 33 urteko gizon bat hil da AP-68 autobidean, 26,5 kilometroan, Amurrio (Araba) parean, 21:47an izandako zirkulazio-istripu batean.

Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, Bilborako noranzkoan zihoala auto bat galtzadatik atera dela jakinarazi ostean. Istripuaren larritasuna dela eta, osasun-laguntzek ibilgailuaren gidariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Ertzaintzaren Arabako Trafiko Unitateak atestatua ireki du eta istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.