Ertzaintzak Legution (Araba) bizi den 47 urteko gizon bat atxilotu du, bere etxean ehun marihuana-landare aurkitu ostean. Landaketa, intrusio-alarma bat piztu ondoren aurkitu dute.
Joan den ostegun arratsaldean, Ertzaintzako zenbait agente Legutioko familia bakarreko etxebizitza batean izandako intrusio-alarma bat egiaztatzera joan ziren. Legez kontrako zerbait egiten ari ez zirela egiaztatzeko barrura sartu zirenean, geletako batean, ertzainek ehun marihuana-landare zituen plantazio bat aurkitu zuten, bi armairutan sartuta. Landareok argiztapen-sistema bat, haizagailuak eta laborantzarako erauzgailuak zituzten.
Barruan inor ez zegoela egiaztatu ondoren, etxebizitzaren titularrarekin hitz egin zuten telefonoz, eta hark aitortu zuen landareak bere jabetzakoak zirela. Bi ordu geroago, patruilek eskatuta, etxebizitzan agertu zen, eta atxilotu egin zuten, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Atzo, ostirala, arratsaldean, Gasteizko ertzain-etxeko agenteek akusatuaren familia bakarreko etxebizitzan sartu eta miatu zuten, agintaritza judizialarekin. Ertzaintzak egindako ikuskapenean, joan den ostegunean aurkitutako 100 marihuana-landareak kendu zituzten.
Polizia-eginbideak amaitu ondoren, 47 urteko akusatua gaur goizean eraman dute epaitegira, epailearen aurrean deklaratzera.
25_0122 Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian atxilotutako gizona espetxeratu dute Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat eta 35 urteko emakume bat atxilotu ditu Mungian, enpresa batean…
25_0121 La Ertzaintza identifica a varios aficionados radicales antes del partido de futbol entre el…
Ertzaintzako agenteek 43 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Barakaldon, beste gizon bati labana…
25_0115 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Amurrio parean, izandako zirkulazio-istripu batean Gidari bat hil…
25_0114 Donostian atxilotu dute neska gazte baten aurkako sexu-erasoagatik Donostian atxilotu dute neska gazte baten…