– Operazioan 13 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan, Jaénen eta Salamancan
– 20 milioi euroko balioa duten 600 kilo kokaina, milioi eurotik gorako balioa duten gama altuko hainbat ibilgailu eta eskudirutan 70.000 euro inguru konfiskatu dituzte
– Droga ezkutuan eraman ahal izateko ibilgailuak prestatzen zituzten bi lantegi kontrolatu dira
Herritarren laguntzari esker, orain dela urte eta erdi, Bilboko Ertzain-etxeko drogen arloko taldeak gai sorgorgarrien trafikoarekin zerikusia zuen ikerketa hasi zuen, Bizkaiko kostaldeko hondartza batean ontzi bat hondartuta aurkitu ondoren. Osasun publikoaren aurkako delituengatik aurrekariak zituzten hiru pertsona identifikatu zituzten hondartza inguruan.
Ertzaintzaren baliabideek egindako ikerketa Kantabriako Guardia Zibila Laredoko portuan amarratutako belaontzi batekin lotuta egiten ari zen ikerketara iritsi zen. Bi kidegoek informazioa trukatu zutenean, jakin zuten batez ere Euskadin errotuta zegoen eta Jaénen, Madrilen eta Kantabrian adarrak zituen talde kriminal bat zegoela. Talde horrek kokainaz betetako itsasontziak ekartzen zituen Hego Amerikatik Kantauriko kostaldera, bertan hustu eta, ondoren, Espainiako Estatuan eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan banatzeko.
Bizkaiko herri batean finkatuta zegoen taldeko buruak harreman zuzena zuen bidalketak egiten zituen Hego Amerikako pertsonarekin. Aldi berean, gainerako kideek eginkizun zehatzak zituzten egituraren barruan. Horrez gainera, egiaztatu ahal izan zen substantziak garraiatzeko erabiltzen zituzten gama altuko hainbat ibilgailu zituztela.
Egindako ikerketen ondorioz, 2024ko ekainean Portugalera egindako zenbait joan-etorri hauteman zituzten, eta bidalketen kokapena aldatzeko asmotan zebiltzala pentsatu zuten. Gero, abenduan, Portugalera bidaiatzen ari zen autokarabana baten mugimendu susmagarriak atzeman zituzten, eta Ertzaintzak, Kantabriako Guardia Zibilaren EDOArekin (Delinkuentzia Antolatuaren eta Drogaren Aurkako Taldea) eta Salamancako Komandantziako unitateekin koordinatuta, zaintza-dispositibo bat ezarri zuten Espainia eta Portugal arteko mugan, eta autokarabana Espainiako lurraldeko zerbitzugune batean geldiarazi zuten. Bilboko Ertzain-etxeko Drogen Aurkako Taldeko agenteek zerbitzugunea ikuskatu zuten, eta ustez lantzadera gisa erabilitako zilindrada handiko ibilgailu batean talde kriminaleko beste bi kide aurkitu zituzten, horietako bat burua.
Ibilgailuan sartzeko eta miaketa egiteko beharrezko agindua eskatu ondoren, 600 kilo kokaina aurkitu zituzten bertan, merkatuan 20 milioi euroko balioa zutenak, eta hiru pertsonak atxilotu zituzten, beraz. Atxilotu ondoren, Euskadira ekarri zituzten, eta hainbat etxebizitza eta garajetan sartu eta miaketa egin ondoren, milioi bat euro inguruko balioa zuten gama altuko hainbat ibilgailu konfiskatu zituzten.
Agintari judizialaren eskuetan jarri eta prebentziozko espetxealdia ezarri ostean, Ertzaintzak eta Guardia Zibilak ikertzen jarraitu zuten, talde osoa desegiteko asmoz, eta, horren ondorioz, beste 10 pertsona atxilotu zituzten Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan eta Jaénen. Era berean, beste bost etxebizitzatan sartu eta miaketa egin zuten, eta 70.000 euro inguru konfiskatu zituzten eta Madrilen bi tailer kontrolatu zituzten. Horietan aurkitu zituzten 10 autotan, 4 furgonetatan eta 2 atoietan hondo bikoitzak egiten ari diren gai sorgorgarriak garraiatzeko. Oraindik aztertzen ari diren agiriak ere konfiskatu zituzten.
Uste da desegindako talde kriminaleko kideek urtean sei tona kokaina baino gehiago mugitzeko gaitasuna zutela iparraldean.
Jaitsi Video Declaraciones del Responsable del Operación Ergu
Jaitsi Coches Incautados en Operación Ergu
Jaitsi Audio Declaraciones Operación Ergu
Jaitsi Bideoa Adierazpenak Ergu Operazioa
Jaitsi Auidioa Adierazpenak Ergu Operazioa
25_0126 Larrialdi Zerbitzuek eskalatzaile bat erreskatatu dute Untzillaitz gailurreko Diagonal Handian harkaiztu ondoren Larrialdi Zerbitzuek…
La Ertzaintza procedió a última hora de la noche de ayer, sábado, en la localidad…
25_0123 La Ertzaintza investiga el fallecimiento de un hombre en la entrada de una discoteca…
25_0122 Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian atxilotutako gizona espetxeratu dute Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat eta 35 urteko emakume bat atxilotu ditu Mungian, enpresa batean…
25_0121 La Ertzaintza identifica a varios aficionados radicales antes del partido de futbol entre el…