Categorías: albisteak-berriak

Altzako kiroldegian eguzki plakak jartzeak %40 murriztuko du energia kontsumoa

Instalazio berri honekin, udal kiroldegietan kontsumitutako energia guztiaren %20 iturri berriztagarrietatik etorriko da

Aste honetan hasiko dira Altzako Kiroldegiaren estalkian eguzki plakak jartzeko lanak, Udaleko Ingurumen Sailak Donostia Kirolaren laguntzarekin sustatutako jarduera.

Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotzi Iñaki Gabarainek azaldu duenez, “estalkian dagoen instalazioa 356kW-eko potentzia duen beste batekin handituko da, hirian mota horretako handiena izango dena, eta kiroldegiaren beraren autokontsumorako erabiliko dena”. Gainera, 40 kW-ko bigarren bat jarriko da, auzoan dauden beste 14 udal instalazioren behar elektrikoak hornitzeko. Jarduketa horrek 239.751 euroko aurrekontua izango du.

Kiroldegia hornituko duen eguzki-energiako instalazio berriak 400.000 kWh inguru sortuko ditu urtean, hau da, kiroldegi osoaren urteko kontsumoaren %40. “Jarduera hau Donostia Kirolaren estrategiaren barruan kokatzen da, Donostiako kirola egunetik egunera jasangarriagoa izan dadin. Instalazio berri honekin, udal kiroldegietan kontsumitutako energia guztiaren %20 iturri berriztagarrietatik etorriko da”, Gabarainek jakinarazi du .

% 67 CO2 gutxiago hamarkada batean

Azken 10 urteetan, Donostia Kirolak %30 murriztu du udal kiroldegiek sortutako kontsumoa, eta %67 jaitsi du CO2 isuria. Hori posible izan da efizientzia energetikoko neurri sorta zabal bat egin direlako (LED argiak, ekipo klimatizatzaile berriak, galdarak ordezkatzea, bero berreskuratzaileak, eguzki plaka termikoak eta fotovoltaikoak, etab.).

2024an, erabiltzaile bakoitzeko saretik etortzen den energiaren kontsumoa 6,81 KWh-koa izan da, eta erregistratutako erabilera bakoitzeko CO2 emisioa 1,05 Kg Co2-raino jaitsi da. Donostia Kirolak kudeatzen dituen instalazioetan orain arte erregistratutako daturik baxuenak dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Diru laguntzen eskaera tramiteari buruzko saio informatiboak Donostian

Elkarteek otsailaren 26 edo 27an parte ahrtu ahal izango dute Udalak irabazi asmorik gabeko elkarteen…

4 horas hace

2025 urteko dirulaguntzen deialdia irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Eskaera epea otsailaren 13an hasi eta martxoaren 12an amaituko da Otsailaren 12an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean…

4 horas hace

Lore Bilbao: “Osasun Sailaren 2025eko erronka nagusienetako bat ekainean Euskadiko Osasun Itunaren Mahaian akordioa lortzea da”

Lore Bilbao Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeak nabarmendu du Osasun Sailaren 2025eko erronka…

4 horas hace

Donostiak 53 instalazio fotovoltaiko ditu udal eraikinetan jarrita

Aurten eguzki-energiako 5 instalazio berri garatuko dira Ekologiako zinegotzi Iñigo Garcíak azpimarratu duenez, “hiriak energia…

4 horas hace

Loiolako Erriberetako haur-eskola eraikitzeko lizitazioa onartu da

Gros eta Intxaurrondoko haur-eskolen proiektuak ere onartu dira Donostiako Udalak onartu du Loiolako Erriberetan haur-eskola…

4 horas hace

Ertzaintzak hamabost bat barra metaliko eta bestelako objektu arriskutsu atzeman ditu Bilbon, prebentzio-dispositibo batean

25_0128 Ertzaintzak hamabost bat barra metaliko eta bestelako objektu arriskutsu atzeman ditu Bilbon, prebentzio-dispositibo batean…

13 horas hace