25_0128 Ertzaintzak hamabost bat barra metaliko eta bestelako objektu arriskutsu atzeman ditu Bilbon, prebentzio-dispositibo batean
Servicio de prensa
2025-02-23
EA Sports Ligako Athletic Bilbao eta Real Valladolid C.F. taldeek gaur arratsaldean San Mamesen jokatu duten futbol partida baino ordu batzuk lehenago egin da operazioa. Ertzaintzako agenteek hogeita hamar bat zale erradikal identifikatu dituzte, eta material arriskutsua atzeman diete.
Ohikoa denez, Ertzaintzak prebentziozko segurtasun-dispositibo bat jarri du abian, bi taldeetako zale erradikalen artean istiluak saihesteko. Gaur goizeko hamarrak aldera, zenbait polizia-agentek zale erradikalen mugimendua antzeman dute Basurtu auzoan, eta 30 bat pertsona identifikatu dituzte. Inguruetako ikuskapen batean, hamabost bat barra metaliko aurkitu ditu, lorategi gune bateko landareen atzean ezkutatuta, eta identifikatutako hainbat objektu arriskutsu atzeman ditu.
Ertzaintzak identifikatutako hainbat pertsona proposatuko ditu Kirolaren Legearen aurkako administrazio-zehapena jartzeko.
25_0127 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari bat erreskatatu dute Eretza mendian erorita Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari…
25_0126 Larrialdi Zerbitzuek eskalatzaile bat erreskatatu dute Untzillaitz gailurreko Diagonal Handian harkaiztu ondoren Larrialdi Zerbitzuek…
La Ertzaintza procedió a última hora de la noche de ayer, sábado, en la localidad…
- Operazioan 13 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan, Jaénen eta Salamancan - 20…
25_0123 La Ertzaintza investiga el fallecimiento de un hombre en la entrada de una discoteca…
25_0122 Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian atxilotutako gizona espetxeratu dute Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian…