Barakaldoko Maila Profesionaleko Udal Musika Kontserbatorioak (Antonio Miranda etorbidea) otsailaren 24an, astelehenean, zabalduko du datorren ikasturterako matrikula-epea. Izen-emateak prestakuntza zentroko idazkaritzan aurkez daitezke martxoaren 21era arte.
Zabalik daude 4 ikasturte dituen Oinarrizko Mailarako izen-emateak.
Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionaleko ikasleek 18 espezialitate dituzte aukeratzeko: akordeoia, bonbardino-tuba, kanto (irakaskuntza profesionaletan bakarrik), klarinetea, kontrabaxua, fagota, gitarra, zeharkako flauta, oboea, perkusioa, pianoa, txistua, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, biola, biolina eta biolontxeloa.
Maiatzean egingo da instrumentu aukeratzea eta Oinarrizko Mailara sartzeko proba. Oinarrizko Mailak 25,17ko tasa du (familia ugariek, zentroan neba-arrebak izateagatik eta sarrera ekonomikoak murriztapenak izango ditu). Maila edo matrikula-datei buruzko informazioa honako telefono zenbaketan kontsulta daiteke: 944789575, 944789560 eta 944789561, bestela, Kontserbatorioko web orrian
Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionalak hirian zein inguruko udalerrietan ere antolatzen diren zenbait ekitaldian (kontzertuak, entzunaldiak, hitzaldiak eta tailerrak) parte hartzen du bertako ikasleekin.
25_0131 Gasteizko diskoteka baten sarreran atxilotutako gizona espetxera bidali dute Gasteizko diskoteka baten sarreran atxilotutako…
25_130 Gidari bat atxilotu dute AP-1ean, Armiñonen, orduko 175 kilometroko abiaduran zirkulatzeagatik Gidari bat atxilotu…
27.000 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute Eskolan Konposta programan, FCC eta Cristina Enea Fundazioaren…
La Agencia Vasca del Agua, URA, ha retirado un total de 330 m³ de bambú…
Osakidetza ha dado un paso importante en el acceso a la información sanitaria a través…
Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Suhiltzaileen NBE Donostiako Udalak onartu du Kontxako barandaren…