Bizkaialde Fundazioak 25 urte bete ditu eta ohiko topaketa egitearekin batera ospatu du, lurraldeko kirol-arloko ordezkaririk garrantzitsuenak elkartuta. Fundazioaren parte aktibo diren 19 enpresak, 29 klubek eta 35 taldeetako ordezkariek hartu zuten parte ekitaldian.
Bizkaia Frontoia izan da berriro ere urteroko hitzordu honen agertokia. Bertan, Fundazioaren Patronatuko presidente eta Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Leixuri Arrizabalagak Fundazioa osatzen duten erakunde eta kluben ahalegina eta konpromisoa jaso eta eskertu ditu.
Leixuri Arrizabalagak eskerron berezia eskaini die Bizkaialde Fundazioaren proiektuaren alde dauden enpresei, eta Bizkaiko gizarte osoari egindako ekarpena nabarmendu du. Era berean, Bizkaialde Fundazioko presidenteak ekitaldian parte hartu duen Bizkaiko kirol-sarea goraipatu du, eta haren dedikazioa, ahalegina eta talentua nabarmendu ditu; izan ere, gure lurraldea hainbat kirol-modalitatetan gailentzen ari da sare horri esker.
Arrizabalagak nabarmendu zuenez, «25 urte igaro ondoren, Bizkaialde Fundazioak erakutsi du lankidetza publiko-pribatua funtsezkoa dela Bizkaiko kirol-sistemaren giharra indartzen jarraitzeko. Familia horrek hazten jarraitu behar du, gure kirolarien ametsak errealitatera ekartzen jarraitu ahal izateko, eta gure gizartearentzat eredu izango diren hurbileko erreferenteak eduki ahal izateko.»
Bizkaia Frontoiak Fundazioa osatzen duten entitate eta enpresen ordezkariak hartu ditu gaur, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaialderen ekarpenen onuradun diren kirolari eta kluben ordezkariak ere.
Denboraldi honetan (2024-2025), Bizkaialde Fundazioak 999.693,90 euro banatu ditu 14 modalitatetan eta 18 kirol-diziplina desberdinetan lehiatzen diren 29 klub eta 35 talde babesteko; horrela erakutsi du lurraldean kirola garatzeko eta sustatzeko etengabeko konpromisoa duela.
Hona hemen 2024-2025 edo 2025. denboraldian Bizkaialde Fundazioaren babesa jasoko duten kluben zerrenda:
· LEMOIZKO URIBEALDEA RUGBY ELKARTEA (gizonezkoak)
· BERMEOKO ARRAUN KLUBA (gizonezkoak)
· SAN INAZIO BEISBOL SD (gizonezkoak)
· METROPOLITANO PATINAJE-KLUBA (gizonezkoak eta emakumezkoak)
· LEMOIZKO ARMINTZA PILOTA KIROL ELKARTEA (gizonezkoak)
· GAZTEDI CLUB (gizonezkoak eta emakumezkoak)
· ISUNTZA ARRAUN ELKARTEA (gizonezkoak)
· ZIERBENAKO ARRAUN ELKARTEA (gizonezkoak)
· UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY TALDEA (gizonezkoak)
· REAL CLUB JOLASETA (gizonezkoak eta emakumezkoak)
· RASPAS ARRAUN ELKARTEA – EMBARCADEROKO RASPAS ARRAUN KLUBA (emakumezkoak)
· ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL TRIATLON TEAM KLUBA (gizonezkoak eta emakumezkoak)
· ASKARTZA CLARET TALDEA (gizonezkoak)
· GERNIKAKO RUGBY TALDEA (gizonezkoak)
· ONDARROA ARRAUN TALDEA (gizonezkoak)
· GETXO RUGBY TALDEA (gizonezkoak)
· GOIHERRIKO KE (gizonezkoak)
· KAIKU ARRAUN TALDEA (gizonezkoak)
· SAKONETA KLUBA GIMNASTIKA ERRITMIKOA (emakumezkoak)
· GATIKAKO IUSTURI PATINAJE KLUBA (emakumezkoak)
· BILBOKO SANTUTXU ATLETISMO KLUBA (emakumezkoak)
· LEIOAKO IGERI IGERIKETA-ELKARTEA (emakumezkoak)
· DURANGOKO BIDEZABAL ATLETISMO TALDEA (emakumezkoak)
· SESTAO XAKE TALDEA (mistoa)
· DURANGOKO MASTERs KIROL KLUBA (gizonezkoak eta emakumezkoak)
· PORTUGALETEKO ATLETISMO KLUBA (gizonezkoak)
· JAVI CONDE ATLETISMO KLUB EGOKITUA (gizonezkoak eta emakumezkoak)
· BILBAO BSR SASKIBALOI KIROL KLUBA GURPIL-AULKIAN (mistoa)
· REAL CLUB MARITIMO DEL ABRA (mistoa)
Foru Erakundeak eskertu egiten ditu fundazioa osatzen duten erakunde eta enpresa hauen babesa eta konpromisoa:
· IDOM
· IMQ
· PETRONOR
· BILBAO PORT
· MIKELDI IKASKETA ZENTROA
· Vda. de SAINZ
· GRUAS Y TRANSPORTES IBARRONDO
· GRUPO CAMPEZO
· BOSLAN
· OLARRA
· CYCASA
· ASUA GRUPO INMOBILIARIO
· SIDENOR
· ALAIKI
· SDEC
· HERRI IRRATIA
· BIZKAIA IRRATIA
· EL CORREO
· IPARRAGIRRE ARGITALETXEA
Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du lurraldean kirola garatzeko konpromisoa, eta eskerrak ematen dizkie erakunde eta enpresa guztiei Bizkaian kirola sustatzen egindako lanagatik.