Imanol Pradales Lehendakaria izan da buru gaur eguerdian Euskadi Agenda 2030 Sarien lehen sari banaketan. Eusko Jaurlaritzak 60 erakunderen lana aintzatetsi du, beren jardueretan Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) integratzeko hartutako konpromisoagatik. Lehendakaritzako Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030eko zuzendaritzak bultzatutako sari honen helburua da GJHak enpresa-kudeaketan integratzearen garrantzia sustatzea eta zabaltzea, funtsezko elementua baita erakundeen lehiakortasun iraunkorrerako eta konpromiso eraginkorrerako.
Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) pobrezia errotik kentzeko, planeta babesteko eta mundu osoko bizi-baldintzak hobetzeko deialdi globala dira. Euskadi Agenda 2030 Sarien helburua da edozein erakundek, bere sektorea edo tamaina edozein dela ere, gogoeta egin, diagnostikatu eta GJH horiekin eta 2030 Agendarekin duen lotura hobetzeko tresna gisa erabiltzea.
Gainera, honako premisa honetan oinarritzen da: Agenda 2030ekiko konpromisoa ez da mugatu behar erakunde bakoitzaren jarduerarekin loturarik ez duten ekintza isolatuetara, kudeaketaren eremu guztietan integrazio egituratua eskatzen du baizik.
Imanol Pradales lehendakariak aitortu egin ditu pertsonak erdigunean jartzen dituen «giza» lehiakortasun-eredu batekin konprometitutako enpresak eta erakundeak, eta nabarmendu du ez dela nahikoa «asmo handiko helburuak finkatzea. Beharrezkoa da ekintza-planak, adierazle argiak eta tresnak definitzea, egiten dugunaren eragina neurtzeko”. Hala, Pradalesek azpimarratu du iraunkortasuna erronka globala dela, baina baita erantzukizun indibidual eta partekatua ere, «non enpresa bakoitzak, erakunde bakoitzak eta pertsona bakoitzak zeregin bat dugun. Erantzukizun hori etorkizun hobea eraikitzen laguntzen duten ekintzetan oinarritzen da: kontziliazio erantzukidea, ordutegi-malgutasuna, enplegu inklusiboa, emakumearen lidergoa enpresa-eremuan, prestakuntza, osasun mentaleko programak edo deskarbonizazioa, adibidez».
Aintzatespenek bi helburu dituzte: batetik, GJHak ezartzen aurreratuenak diren erakundeak identifikatzea, haien jardunbide egokiak beste erakunde batzuentzat erreferentzia eta inspirazio izan daitezen; eta, bestetik, arlo horretan egindako ahalegina eta lortutako aurrerapen-maila publikoki balioestea.
Aintzatespen horiek lortzeko, erakundeek aurrerapen eta emaitza maila jakin bat erakutsi behar dute. Helburu horrekin, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta laguntza zerbitzua eskaintzen die behar duten erakundeei.
Hiru sari-kategoria
Online plataforman autoebaluazioa osatzen duten erakundeek Konpromisoa oinarrizko mailaren aintzatespena eskura dezakete. Hainbat arlotako 34 erakunderen konpromisoa aitortu du Eusko Jaurlaritzak.
Era berean, ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituztenek kanpoko kontrastea egiteko aukera dute, eta, horri esker, Bidean tarteko aintzatespena lor dezakete. Guztira, 16 erakundek jaso dute saria.
Azkenik, kanpo-kontrastearen atal jakin bat gainditzen duten erakundeek Aurreratua aintzatespena lortu dute. Kategoria horretan, Eusko Jaurlaritzak 10 erakunde saritzea erabaki du.
Erakunde aitortuak
Hauek dira Euskadi Agenda 2030 Sarien Aurreratua mailan saria lortu duten erakundeak:
Bidean mailan, hauek dira aitortuak izan diren erakundeak:
Konpromiso mailan, erakunde hauek aintzatetsi dira:
25_0131 Gasteizko diskoteka baten sarreran atxilotutako gizona espetxera bidali dute Gasteizko diskoteka baten sarreran atxilotutako…
25_130 Gidari bat atxilotu dute AP-1ean, Armiñonen, orduko 175 kilometroko abiaduran zirkulatzeagatik Gidari bat atxilotu…
27.000 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute Eskolan Konposta programan, FCC eta Cristina Enea Fundazioaren…
La Agencia Vasca del Agua, URA, ha retirado un total de 330 m³ de bambú…
Osakidetza ha dado un paso importante en el acceso a la información sanitaria a través…
Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Suhiltzaileen NBE Donostiako Udalak onartu du Kontxako barandaren…