25_130 Gidari bat atxilotu dute AP-1ean, Armiñonen, orduko 175 kilometroko abiaduran zirkulatzeagatik

Gidari bat atxilotu dute AP-1ean, Armiñonen, orduko 175 kilometroko abiaduran zirkulatzeagatik
Servicio de prensa
2025-02-25
Ertzaintzak abiadura-kontrol batek detektatu zuen gidari bat atxilotu zuen atzo, AP-1ean, Armiñonen, abiadura-muga orduko 80 kilometrokoa duen tarte batean, orduko 175 kilometroko abiaduran zihoanean.
Atzo, astelehena, goizeko bederatziak eta hogei aldera, AP-1ean, Amiñon parean, abiaduraren prebentziozko kontrola egiten ari ziren Arabako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek egiaztatu zuten auto bat 175 km/h-ko abiaduran zihoala, tarte horretan baimendutako gehieneko abiadura 90 km/h-koa izanik.
Ertzainek atzetik segi zioten autoari, eta Gasteizen, N-622aren, Altubeko autobidearen, hasieran, atzeman zuten. Gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik atxilotu zuten, AP-1eko leku horretan baimendutako abiadura-muga 80 km/h-an baino gehiagoan gainditzeagatik.
Atzerriko nazionalitatea duen 26 urteko atxilotua gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.