Lapur bat edukiontzi batean aurkitu dute Bilboko taberna batean lapurtutako kutxa erregistratzailearekin


25_0129 Lapur bat edukiontzi batean aurkitu dute Bilboko taberna batean lapurtutako kutxa erregistratzailearekin

Lapur bat edukiontzi batean aurkitu dute Bilboko taberna batean lapurtutako kutxa erregistratzailearekin

Prentsa Zerbitzua

2025-02-25

Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, ostalaritza-establezimendu batean lapurtutako kutxa erregistratzailearekin zabor-edukiontzi batean ezkutatu nahian ari zenean.

Gaur goizaldeko hiru eta erdiak aldera, Bilbon herritarren segurtasunerako lanetan ari ziren Ertzaintzako agenteei eskatu diete Hurtado Amezaga kaleko establezimendu batera joateko, intrusio-abisu bat zegoela eta. Iritsi direnean, lokalera sartzeko atea beste lokal bateko itzalkin batekin hautsi dutela ikusi dute.  

Berehala, barrura sartu dira, eta kutxa erregistratzailearen monitorea lurrean botata aurkitu dute. Ondoren, agenteek ingurua miatu dute, eta ustezko lapurra edukiontzi baten barruan aurkitu dute tabernan lapurtutako kutxa erregistratzailearekin.  

Horregatik guztiagatik, polizia-aurrekari ugari dituen susmagarria atxilotu eta polizia- egoitzara eraman dute.