Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Chivitek eta Aranguren Ibarreko alkate Manolo Romerok lankidetza-hitzarmena sinatu dute NA-2310 errepidearen eta Iruñeko PA-30 ingurabidearekin lotzeko adarren arteko elkargunean biribilgune bat egiteko, Mutiloako poligonoaren parean. Hitzarmen horren arabera, inbertsio osotik (682.442 euro), Lurralde Kohesioak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 409.465 euro jarriko ditu, eta gainerakoa Udalaren kontura izango da.
Chivite kontseilariak azpimarratu duenez, «Aranguren Ibarrarekin sinatutako akordio honi esker, udalerria eta Iruñeko Erronda lotzeko aukera ematen duen eskualdeko puntu garrantzitsuenetako bat hobetu ahal izango da, egunean 55.000 ibilgailutik gora ibiltzen baitira inguru horretan».
Nafarroako Gobernuarentzat «funtsezkoa da toki entitateen eskutik aurrera egitea, administrazio publikoen arteko lankidetza funtsezkoa baita landa eremuen eta hiri eremuen garapen orekatua bultzatzeko. Administrazio publikoen baterako finantzaketa eta erantzunkidetasun fiskala indartu nahi da helburu komun bat lortzeko: Nafarroako herritar guztiei zerbitzu publiko hobeak eta berrituak ematea «, ziurtatu du Chivite kontseilariak.
Obrak egiteko 2 hilabete eta erdiko epea izango dute eta oraingo elkargunearen tipologia aldatzea dute helburu. Horretarako, biribilgune motako bat hartuko da, STOPak behar dituzten ezkerreko birak kentzeko, trafikoa seguruagoa eta arinagoa izan dadin. Gainera, bypass adarrak proiektatzen dira biribilgunearen edukiera maximizatzeko.
Gaur egungo egoeran, «X» formako elkargunea da, Iruñeko Ekialdeko Errondarako (PA-30) sarbidea eta irteera emateko egina, PA-30 errepidearen hegoaldean dagoen elkargune analogoarekin batera.
Obren xehetasun gehiago
Proiektuak, gainera, oinezkoentzako bi pasabide berri aurreikusten ditu, lehendik dagoen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbideari jarraipena emateko. Elkargunearen hurbiltasunagatik ibilgailuak astiroago doazen eta gidariek ikuspen nahikoa duten tokietan kokatuko dira. Ildo horretan, ipar-ekialdeko ezponda garbitzea aurreikusi da, oinezkoentzako bidegurutzeen ikuspena handitzeko.
Horrez gain, Iruña-Taxoareko noranzkoan zirkulatuz industrialdeko U kalera sartzeko aukera ematen duen ezkerreko biraketa kenduko da, elkargunearen iparraldean dagoen elkargunean; izan ere, mugimendu hori biribilgune berrian egin daiteke, erabiltzaile guztientzat seguruagoa den moduan.
Obrak 3 fasetan egingo dira. Lehenik eta behin, egungo zirkulazio-plataformaren kanpoko obrak egingo dira, hau da, bypass, drainatze eta abarreko erreiak. Bigarren fasean, egungo zirkulazio-plataforman dauden obrak egingo dira. Eta azken fasean, argiteria publikoa, lorezaintza, urbanizazioaren erremateak eta trafikoa lehengoratzeko lanak egingo dira.
25_0129 Lapur bat edukiontzi batean aurkitu dute Bilboko taberna batean lapurtutako kutxa erregistratzailearekin Lapur bat…
Bizkaiko Foru Aldundiak aholkularitza aditu pertsonalizatuko zerbitzuak eta azpiegitura kuantikorako sarbidea eskainiko dizkie lurraldeko enpresei,…
Bizkaialde Fundazioak 25 urte bete ditu eta ohiko topaketa egitearekin batera ospatu du, lurraldeko kirol-arloko…
Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko Foru Sailak Euskal Gastronomia Akademiarekin lankidetzan egindako…
Erradioterapiaren eragina hobetzea, bigarren mailako ondorioak eta toxikotasuna murrizteko, eta tumore-pazienteengan erantzun terapeutikoa areagotzea izan…
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuak, Memoria eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, «Aniztasuna aberastasun» zortzigarren…