Azkoitian atxilotu dute izozkailuan ezkutatuta kilo bat speed baino gehiago edukitzeagatik


25_0135 Azkoitian atxilotu dute izozkailuan ezkutatuta kilo bat speed baino gehiago edukitzeagatik

Azkoitian atxilotu dute izozkailuan ezkutatuta kilo bat speed baino gehiago edukitzeagatik

Servicio de prensa

2025-02-26

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Azkoitian, osasun publikoaren aurkako delitu batengatik. Atxilotuak 1.300 bat gramo speed zituen etxeko garajeko izozkailu batean ezkutatuta.

Atzo, asteartea, arratsaldean, Ertzaintzak jakin zuen substantzia sorgorgarriak egon zitezkeela Azkoitiko (Gipuzkoa) garaje batean.  Zegokion baimenarekin, agenteek garajea miatu zuten, eta hozkailu bateko izozkailuan ezkutatuta anfetamina sulfatoaren (speed) 1.300 gramo inguru zituzten bi poltsa aurkitu zituzten.

 

Garajea miatu ondoren, inguruan geratu ziren agenteek ikusi ahal izan zuten pertsona bat sartu zela garajean. Susmagarria identifikatu ondoren, substantziak bereak zirela aitortu zuen honek, eta atxilotu egin zuten osasun publikoaren aurkako delitu batengatik.

 

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak betetzeko, eta gaur eguerdian jarri dute agintari judizialaren eskuetan.