Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako familia-turismoaren jardunaldiak gazteak, bidaiatzeari dagokionez, jasangarritasunean, tokikoarekiko errespetuan eta bizikidetzan hezteko beharra azpimarratu du
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak inauguratu du Basquetourrek Santurtzin antolatutako familia-turismoaren jardunaldia. Bertan izan dira sektoreko adituak eta profesionalak, hezitzaileak eta pedagogoak, eta Hirukide eta Naizen familia-elkarteak. Karmele Tubilla Santurtziko alkateak eman dio amaiera jardunaldiari.
Sailburuak azaldu duenez, adingabeak dituzten familia-taldeen turismoa Euskadi bisitatzen dutenen ia % 15 da. Horien artean, ugarienak ( % 29) 13 eta 18 urte bitarteko adingabeak hartzen ditu. Baina zifrak eta haien eragin ekonomikoa alde batera utzita, sailburuak nabarmendu du familia-turismoa askoz gehiago dela. «Familian bidaiatzen dugunean, biharko bidaiarien oinarriak ezartzen ari gara. Horregatik, Euskaditik, «Ondo bidaiatzeko eskola» proposatzen dugu. Errespetuzko bidaien balioak eta ikaskuntza transmititu nahi ditugu, jasangarritasunaren garrantzia, tokikoa eta benetakotasuna aintzat hartzen ikasita, balio horiek herritarrekiko bizikidetza hobetzen laguntzen baitute».
Ildo horretan, sailburuak gure adingabeak hezteko erantzukizuna eskatu du, “beren ingurunea balioetsiko duten buru irekiko esploratzaile bihurtzeko. Horrela turismo jasangarriagoa sustatzen dugulako. Helmuga bat errespetuz baloratzeko gakoa hura ezagutzen ikastea da, haren kultura eta bertan bizi direnak estimatzen ikastea», esan du amaitzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko goizeko txandako profesionalen %2,01ek gaur langile fakultatiboentzat deitutako greba jarraitu dute. Kudeaketa-arloei…
14 diziplinetatik 8tan mantentzen du bere ordezkaritza, eta guztira bederatzi emakumezko talde daude euren modalitateetako…
blue sky background with white clouds Otsaila Nafarroan oso hilabete beroa izan da, otsaileko serie…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aurten 317.138.631 euro bideratuko ditu…
Tuterako Herritarrei Arreta emateko Bulegoak, 2024an, Administrazioarekin 30.000 zerbitzu eta izapide baino gehiago eskaini dizkie…
Nafarroako Gobernuaren SOS Nafarroa 112 Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak, «Larrialdi Handien Modulua» tresnagatik,…