Categorías: albisteak-berriak

Gemma Fernández Peñalba medikua, Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari-gerente berria

Fernandezek, azken urteotan Bilbo-Basurtuko ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko zerbitzuburu izan denak, 30 urtetik gorako esperientzia du kudeaketa eta arreta medikoan

Gemma Fernández Peñalba medikua Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerente izendatu dute. Orain arte, Bilbo-Basurtu ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Zerbitzu Medikoko burua izan da Fernández, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du kudeaketa medikoan eta arreta medikoan.

Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, Familia eta Komunitateko Medikuntzako egoiliarraldia 1990ean hasi zuen, Txagorritxu Ospitalean. Hantxe hasi zuen bere ibilbide profesionala, Larrialdietako Zerbitzuko mediku adjuntu gisa.

2000. urtean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian sartu zen, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Zuzendariordetzan. Han, e-Osabide, Osakidetzaren historia kliniko elektronikoa, diseinatzeko eta ezartzeko arduradun estrategikoa izan zen.

Geroago, 2004an, Basurtuko Ospitaleko Kudeaketa Sanitarioko Unitatean mediku adjuntu aritu, 2009ra arte. Ondoren, Ospitaleko zuzendariorde medikoa izan zen 5 urtez, eta ardura postu horretatik bizi izan zuen Bilbo-Basurtuko ESIa eratzea ekarri zuen antolamendu sanitarioa egokitzeko prozesua.

Kudeaketa zereginean ibilbide luzea daukanez gero, esperientzia eta ezagutza horrekin, Gemmak ekarpen handia egingo dio Barrualde-Galdakaoko ESIari. Fernández: «Niretzat erronka pertsonala eta profesionala da, eta aurrerapausoa Osakidetzarekiko nire konpromisoan.»

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Catorce personas detenidas en los incidentes del partido Athletic Club-A.S. Roma

25_0185 Catorce personas detenidas en los incidentes del partido Athletic Club-A.S. Roma Catorce personas detenidas…

5 horas hace

Barakaldok herriko merkataritzaren «Gangas Azoka» ospatuko du gaurtik, hilak 11, ostegunera arte

Barakaldoko saltokiek herriko kaleak «Gangas Azoka» erraldoi bihurtuko dituzte gaurtik, asteartea, ostegunera -hilak 13- arte.…

5 horas hace

EUNEIZ, LA UNIVERSIDAD QUE FORMA A LOS PROFESIONALES DEL FUTURO EN LA INDUSTRIA MUSICAL

La Universidad de Nuevas Tecnologías, Deporte y Salud ofrece una formación innovadora con el primer…

5 horas hace

Barakaldok Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Eguna ospatuko du Teranga dokumentala proiektatuko duen Zine Forumarekin

Nuria Rodríguezek azaldu duenez, Zine Forum honek «Teranga» dokumentala proiektatuko du martxoaren 14an, 18:30ean, Clara…

5 horas hace

Barakaldok Kontsumitzaileen Eguneko mezua indartuko du 6-12 urte bitarteko ikasleen artean, ipuin-kontaketa saio bereziekin

Horrela ospatuko du Inguraldek Kontsumitzaileen Munduko Eguna, kontsumoaren arloko eskubide eta betebeharren ezagutza txikitatik bultzatzeko…

5 horas hace

Barakaldok belaunaldien arteko ekimenetan izandako esperientziak erakutsi ditu Arrakala Hautsiz! Proiektuan

Udalak, dozenaka erakunderekin batera, hainbat ekintza eta belaunaldien arteko Bizkaiaren aldeko adierazpena biltzen dituen proiektu…

5 horas hace