Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak AUO Santiagoko Larrialdiak indartuko ditu Gasteizko zentroan

  • Errefortzu hori martxoaren 31tik aurrera jarriko da martxan, eta premiazko arreta eraginkorragoa eta eskuragarriagoa emango die Arabako herritarrei
  • Bereizmen handiko premiazko arreta-eredu bat ezarriko da, irisgarritasuna hobetu eta itxaronaldiak murriztuko dituena

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak AUO Santiagoko Larrialdiak indartuko dituzte, emandako zerbitzuen kalitatea eta irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko eta itxaronaldiak murrizteko. Horretarako, bereizmen handiko premiazko arreta-eredu bat ezarriko da AUO Santiagoko Larrialdi Zerbitzuan, Arabako herritarrei larrialdiko arreta eraginkorragoa eta eskuragarriagoa emango diena. Hala jakinarazi dute gaur goizean, AUO Santiagon, Maite Martínez de Albéniz, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariak eta Enrique Bárez, Arabako ESIko zuzendari kudeatzaileak.

Osasun-arduradunek azaldu dutenez, Osakidetzak hiriko erdigunean larrialdiak indartzea bultzatzen du, asistentzia-gaitasuna hobetzeko. Horretarako, triaje-sistema unibertsala ezarriko da. Prozedura horri esker, larrialdietara jotzen duten pertsona guztiei hasierako balorazioa egin ahal izango zaie, eta larritasunaren arabera sailkatuko dira. Helburua da kasu premiazkoenen arretari lehentasuna ematea, paziente bakoitzak laguntza egokia jasoko duela bermatuz.

Adierazi behar da Euskadiko eta Arabako ospitaleetako larrialdien % 50 inguru berehalako arretarik eta ospitaleratzerik behar ez duten patologiei dagozkiela; horregatik, bereizmen handiko premiazko arreta-eredua ezarriko da, zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea optimizatzeko diseinatua. Eredu horren ezaugarria da arreta azkar ematen dela eta itxaronaldiak nabarmen murrizten direla. Gainera, diagnostikoa eta tratamendua bisita bakar batean egitea bilatzen da, teknologia aurreratuaren erabilerari eta espezialitate mediko desberdinen arteko diziplinarteko lankidetzari esker. Pazienteengan oinarritutako ikuspegi horrek kasu bakoitzari egokitutako arreta pertsonalizatua bermatzen du, haien esperientzia hobetuz eta eskura dauden baliabideak optimizatuz.

Hedabideekin egindako bileran, Martínez de Albénizek eta Bárezek azaldu dute Gasteizen premiazko arreta-eredua berrantolatzeak izango duen eragin positiboa, hobetzeko estrategia global baten barruan baitago, osasun-asistentzia irisgarria eta herritarren beharretara egokitua bermatzeko helburuarekin.

Bereizmen handiko premiazko arretarekin, Arabako pazienteek asistentzia azkarragoa eta eraginkorragoa jasoko dute; izan ere, ospitaleko larrialdi arinen arreta deszentralizatzen da, AUO Txagorritxun artatzen diren larrialdi guztien % 47,9 baitira, eta asistentzia-baliabideak hobeto banatzea lortuko da.

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromisoa da asistentzia-zirkuituak optimizatzen jarraitzea eta baliabideak indartzen jarraitzea, pazienteek arreta azkarragoa, erabakigarriagoa eta kalitatezkoagoa jaso dezaten, patologiaren larritasunaren arabera.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu, Alberto Martínez, AUO Santiagoko Larrialdi Zerbitzuan izan da, haren funtzionamendua zuzenean ezagutzeko eta arreta-eredu berriaren ezarpena planifikatzeko. Bere bisitan, berrantolaketa horren aurreikusitako eraginari eta etorkizuneko beharrei buruzko iritziak trukatu ditu zerbitzuko profesionalekin.

Osasun Sailak eta Osakidetzak ikuspegi integral baten aldeko apustua egin dute, arreta arintzeaz gain, paziente bakoitzak kalitate handiko zaintza jaso dezan, bere egoeraren larritasunera eta premiara egokitua. Baterako ahalegin horrek Arabako herritarren bizitzan eragin positiboa eta nabarmena izango duten zerbitzuak eskaintzeko konpromisoa berresten du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Club-A.S. Roma partidaren aurreko istiluetan, San Mames estadioaren inguruan

25_0184 Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu Athletic Club-A.S. Roma partidaren aurreko istiluetan, San Mames estadioaren…

11 horas hace

Ertzaintza gazte bati arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Donostian

25_0182 Ertzaintza gazte bati arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Donostian Ertzaintza gazte…

14 horas hace

Atxilotuak Gasteizen aparkatutako lau autotan lapurretan ari zirenean

25_0181 Atxilotuak Gasteizen aparkatutako lau autotan lapurretan ari zirenean Atxilotuak Gasteizen aparkatutako lau autotan lapurretan…

14 horas hace

Los bomberos de Donostia denuncian la escasez de plantilla

Cada día, los bomberos de Donostia denuncian la falta de plantilla, pidiendo que se contraten…

17 horas hace

¿Cómo afectara al tráfico el dispositivo coordinado de cara al partido entre el Athletic Club y AS Roma?

A lo largo del día de hoy, jueves, la Policía Municipal de Bilbao y la…

17 horas hace

Alboan y la Universidad de Deusto convocan el concurso Futuro Sostenible para reflexionar sobre la Agenda 2030 en Euskadi

La convocatoria está enmarcada en el proyecto Euskaditik Mundura que están desarrollando ambas instituciones Con…

17 horas hace