Ertzaintzak Andoaingo eta inguruko herrietako establezimenduetan lapurretak ugaritu ondoren ikertzen ari ziren gizon bat atxilotu zuen joan den asteartean. Era horretako egitateengatik aurrekari ugari dituen atxilotua espetxeratu egin zuten agintari judizialaren eskuetan jarri ondoren.
Hernaniko Ertzain-etxeko Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuak gidatu zuen ikerketa, 2024ko urritik Andoain inguruko ostalaritza-lokaletan eta enpresetan indarra erabiliz egindako lapurretak ugaritu zirela egiaztatu ondoren.
Polizia-ikerketek delitu-jokabidearen patroi bat ezarri zuten, ingurune hurbilean eta batzuetan establezimendu berberetan errepikatzen zena, eta, horri esker, gertakarien ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten.
Joan den asteartean, 19:26an, Ertzaintzako agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten Andoainen, eta ostalaritza-establezimenduetan eta enpresetan egindako zortzi lapurretatan gutxienez parte hartzeagatik ikertzen ari dira.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideekin jarraitzeko, eta atzo, asteazkena, jarri zuten Tolosako Guardiako Epaitegiaren eskuetan, eta honek espetxeratzeko agindua eman zuen.
Ertzaintzak zabalik du ikerketa, eta ez du baztertzen atxiloketa gehiago egitea.
25_0155 Ertzaintzak Bartzelonako Unibertsitateko gradu- eta master-praktiketako ikasleen prestakuntzan lagunduko du Ertzaintzak Bartzelonako Unibertsitateko gradu-…
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, arratsaldean Loiun, etxebizitzetan lapurretak egiten…
DCIM100MEDIADJI_0689.JPG Bihartik aurrera, martxoak 5, etenaldiak egingo dira Belateko tunelean, tunel berriaren barruan leherketa kontrolatuen…
Arizmendiarrieta Nafarroako 2025 Sarien epaimahaiak erabaki du aurtengo sariak Enhol energia berriztagarrien enpresari eta Tasubinsa…
Nafarroako Trafiko Zerbitzua Haurren Bide Segurtasunerako Espainiako Aliantzan (AESVi) sartu da, elkarrekin lan egiteko eta…
IRATI AIZPURUA IRIS Berrikuntza Digitaleko Poloa, Nafarroako Gobernuak sustatu eta gidatzen duena, berrikuntza eta digitalizazioaren…