23_0137 Bi atxilotu Getxon marihuanarekin eta haxixarekin trafikatzeagatik

Bi atxilotu Getxon marihuanarekin eta haxixarekin trafikatzeagatik
Prentsa zerbitzua
2025-02-27
Ertzaintzako agenteek gizon bat eta emakume bat atxilotu zituzten atzo droga-trafikoaren delitua leporatuta. Getxoko etxea miatu zietenean, bi kilo haxix, 125 gramo marihuana, 20.000 euro inguru eta drogaren salmentarako eta banaketarako materiala konfiskatu zituzten.
Getxoko Ertzain-etxeak 2024ko ekainean ikerketa bat hasi zuen, sare sozialetan detektatu ondoren bertako pertsona bat drogarekin trafikatzen ari zitekeela.
Ikerketa-taldeak egindako ikerketari esker, egiaztatu ahal izan zuen susmagarriak askotan egiten zituela bide publikoan substantzia sorgorgarrien transakzioak ziruditenak.
Azkenean, atzo, otsailak 26, bere etxean sartu eta miaketa egin zuten, eta 2.083 kilo haxix, 127 gramo marihuana, 19.555 euro, bi doitasun-balantza eta droga paketatzeko eta saltzeko hainbat material konfiskatu zituzten. Operatiboan ikertutako gizona eta bere bikotekidea atxilotu zituzten.
Atxilotuak, 58 eta 20 urtekoak, gaur goizean jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan.