25_0140 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea saritu dute segurtasunari buruzko “USEC” Biltzarrean, 2024ko apirilaren 11ko Gabarrako ospakizunean hedatutako dispositiboagatik

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea saritu dute segurtasunari buruzko “USEC” Biltzarrean, 2024ko apirilaren 11ko Gabarrako ospakizunean hedatutako dispositiboagatik
Prentsa zerbitzua
2025-02-27
2024ko abenduan, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea saritu zuten “USEC AWARDS” Segurtasun eta Larrialdietako Nazioarteko Sarietan, “Segurtasun Publikoko, Larrialdietako eta Mugikortasuneko Zerbitzuen Koordinazioa eta Prebentzioa” modalitatean. Saria atzo banatu zen izen bera daraman eta otsailaren 26an eta 27an Madrilen egiten ari den segurtasunari buruzko biltzarraren esparruan.
Sariaren arrazoia izan da 2024ko apirilaren 11n hedatutako dispositiboa Bilboko Athletic Clubek lortutako Errege Kopako tituluaren ospakizunetan segurtasuna bermatzeko. Ospakizun horren zati handi bat Nerbioi itsasadarrean egin zen, eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako eta Aeronautikako atalek (Helikopteroen Arloa eta UAS/Droneen Arloa) batez ere bertan egin zituzten beren lanak.
Saria Josu Markaidak, Ertzaintzaren Laguntza Taktikoko Zentraleko buruak, jaso zuen Madrilgo Udalaren Segurtasun eta Larrialdietako Prestakuntza Zentro Integraleko (CIFSE) auditorioan.