Trapagarango enpresa bateko alunizajearen egileetako bat atxilotu dute


25_0138 Trapagarango enpresa bateko alunizajearen egileetako bat atxilotu dute

Trapagarango enpresa bateko alunizajearen egileetako bat atxilotu dute

Prentsa zerbitzua

2025-02-27

Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu du, joan den azaroan Trapagarango enpresa batean egindako alunizajean parte hartu izanagatik. Delitua egiteko aurretik lapurtutako bi auto erabili zituzten.

2024ko azaroaren 23an, Barakaldon lapurtutako bi auto erabili zituzten lehenengo Arrigorriagako fruta-denda batean lapurreta egiteko eta, ondoren, Trapagarango enpresa batean alunizaje bat egiteko.

Bigarren delitu horretan delitugileek ez zuten lortu ezer eramatea, nahiz eta mazo astun bat eta palanka bat erabili zituzten establezimenduko segurtasun-kutxa mugitzen saiatzeko. Hala ere, 45.000 eurotik gorako kalteak egin zituzten pertsianan, arotzeria metalikoan eta altzarietan.

Sestaoko Ertzain-etxeak egindako ikerketei esker delitu horietan inplikatutako bi pertsona identifikatu dituzte, eta horietako bat atzo atxilotu zuten herrian bertan.  Bigarren susmagarria, egiaztatu ahal izan denez, une honetan zigorra betetzen ari da Bizkaiko Espetxean.

Gaur goizean agintari judizialaren eskuetan jarri duten atxilotuak eta bere konplizeak polizia-aurrekari ugari dituzte jabetzaren aurkako delituengatik.