Categorías: albisteak-berriak

Bi emakume atxilotu dituzte Donostian behar den lizentziarik gabe ebakuntza estetikoak egiteagatik

Ertzaintzak 39 eta 40 urteko bi emakume atxilotu ditu Gipuzkoako hiriburuan osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik eta lan-intrusismoagatik. Atxilotuek medikuntza estetikoko ebakuntzak egiten zituzten ezkutuan pisu turistiko batean.

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak lan-intrusismoagatik jarritako salaketa baten bidez, Ertzaintzak jakin zuen sare sozialen bidez legediarekin bat ez zetorren moduan egiten ziren tratamendu mediko estetikoen publizitatea egiten ari zirela. Hori dela-eta, Donostiako Ertzain-etxeko baliabideek ikerketa hasi zuten egiten ari zitezkeen delitu-jardueren helmena egiaztatzeko.  Sare sozialen bidez tratamendu estetikoak eskaintzen ziren denbora-tarte labur batean, bi emakumeak hiriburuan zeudenean. Era berean, Espainiako beste lurralde batzuetan eta Europan egindako tratamenduak ere aipatzen ziren.   

Indarrean dagoen legeriaren arabera, tratamendu estetikoak medikuek bakarrik egin ditzakete baimendutako zentroetan, eta erabilitako produktuek Estatuan eta Europan osasun-produktuei buruz indarrean dagoen araudia bete behar dute.  

Ikerketan zehar, egiaztatu zuten tratamendu estetikoak ez zirela baimendutako zentro batean egiten, baizik eta hiriburuaren erdiguneko etxebizitza turistiko batean. Era berean, atxilotu dituzten emakumeak mediku gisa aurkezten ziren, era horretako tratamenduak egin ahal izateko inolako agiri ofizialik akreditatu gabe. Bestalde, erabilitako materialak ez zuen legezko araudia betetzen, eta zerbitzuak kontratatzen zituzten pazienteen osotasun fisikorako arrisku larria sor zitekeen.  

 Egitate horien aurrean, atzo arratsaldean atxilotu zituzten bi emakumeak lan-intrusismoa eta osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta.  Ostatu hartuta zeuden etxean egindako miaketan Europako araudiarekin homologatu gabeko produktuak eta egindako ebakuntzekin ustez iruzurrez eskuratutako zazpi mila eurotik gorako diru-kopurua konfiskatu zituzten.

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egitera, eta, ondoren, atzo arratsaldean jarri zituzten agintari judizialaren eskuetan.

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Atxilotua Santurtziko fruta-denda batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, igandea, arratsaldean, Santurtzin, bertako saltoki batean…

14 horas hace

Gasteizen bikote ohi bat atxilotu dute batak besteari eraso egiteagatik

25_0150 Gasteizen bikote ohi bat atxilotu dute batak besteari eraso egiteagatik Gasteizen bikote ohi bat…

14 horas hace

Bilbo, indarkeriaz telefono mugikor bat lapurtzeagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute igande gauean Bilbon, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, beste…

14 horas hace

Usurbilen txirrindulari bat hil da zirkulazio-istripuan

25_0151 Usurbilen txirrindulari bat hil da zirkulazio-istripuan Usurbilen txirrindulari bat hil da zirkulazio-istripuan Servicio de…

14 horas hace

Nafarroako Gobernua Etxebizitza Katedra bakarra sortzea aztertzen ari da, egoitza Iruñean duten hiru unibertsitateekin

Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP)…

17 horas hace

Irulegiko Eskua, Loizuko Gizona eta Pompeloko estatua togaduna, Nafarroako Arkeologiari buruzko I. Ikastaroaren protagonistak

Nafarroako Museoak Nafarroako Arkeologia Aktualitatea I. Ikastaroa antolatu du martxoaren 17, 18 eta 21erako. Hasierako edizio honetan,…

17 horas hace