Bihartik aurrera, martxoak 5, etenaldiak egingo dira Belateko tunelean, tunel berriaren barruan leherketa kontrolatuen bidez indusketa-lanak hasi direlako. Etenaldi horiek 15-20 minutu iraungo dutela aurreikusten da, eta azpiegitura berria eraikitzeko prozesuaren parte dira. Egunean behin egingo dira, egunez eta ez gauez.
Egunero hogei bat minutuko mozketak N-121-A errepidean bihartik aurrera, asteazkena, Belateko tunel berriaren barruan leherketa kontrolatuengatik
