Ertzaintzak Bartzelonako Unibertsitateko gradu- eta master-praktiketako ikasleen prestakuntzan lagunduko du


25_0155 Ertzaintzak Bartzelonako Unibertsitateko gradu- eta master-praktiketako ikasleen prestakuntzan lagunduko du

Ertzaintzak Bartzelonako Unibertsitateko gradu- eta master-praktiketako ikasleen prestakuntzan lagunduko du

Prentsa Zerbitzua

2025-03-04

Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur Segurtasun Sailaren eta Bartzelonako Unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen bat sinatzeko, graduko eta masterreko ikasketak egiten ari diren unibertsitate horretako ikasleek Ertzaintzan curriculumetik kanpoko praktika akademikoak egin ahal izan ditzaten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak programa honetan parte hartzen du, praktika horiek Ertzaintzaren bulegoetan egitea erraztuz, horiek hartzeko eta tutorizatzeko programa bati jarraituz eta ikasleen prestakuntza praktikoan aktiboki parte hartuz. Horrela, ikasleek prestakuntza akademikoan eskuratutako ezagutzak aplikatzen eta osatzen dituzte, eta konpetentziak eskuratzen laguntzen zaie, jarduera profesionaletan aritzeko prestatzeko eta enplegagarritasuna errazteko.

Urteak dira Segurtasun Sailak lankidetzan diharduela Euskadiko nahiz Estatuko hainbat unibertsitate eta ikastetxerekin.