Categorías: albisteak-berriak

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak 2024 itxi du, etxebizitza-eskaeran joera alokairuaren alde aldatu dela egiaztatuz

Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza-eskariak gorakada handia izan du azken urtean, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren azken datuen arabera. Behatoki hori Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren ekimen bat da. Oro har, eta Etxebizitzako sailburuorde Miguel de los Toyosen hitzetan, «Etxebiden erregistratutako eskatzaileen guztizko kopurua % 10 igo da 2023rekin alderatuta; hori, egungo etxebizitza-merkatuak duen tentsionamenduaren ondorio bada ere, herritarrek sisteman eta etxebizitza eskuratzeko berme publikoan duten konfiantza handia ere erakusten du».

Datuen azterketak agerian uzten du igoera, neurri handi batean, erregistratutako eskatzaile berriek alokairuaren alde egin izanaren gero eta joera handiagoaren ondorio dela. Esparru horretan, alokatzeko eskaera % 15,01 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta etxebizitza erosteko eskaera, berriz, % 6,10 jaitsi da. Joera horrek indartu egiten du alokairuko etxebizitza eskuratzea herritarrek gero eta gehiago baloratzen duten aukera dela dioen pertzepzioa; horregatik, «inoiz baino gehiago, gure ahaleginak areagotu behar ditugu alokairuko etxebizitzen eskaintza suspertzea ahalbidetuko duten bizitoki-soluzioak eskaintzeko, hainbat soluzioren bidez egiten ari garen bezala, hala nola obra berrien sustapena, zuzkidura-bizitokien proiekzioa, arrazoizko alokairua sustatzeko akordio publiko-pribatuak eta merkatura etxebizitza huts gehiago ateratzera bideratutako politika guztiak», adierazi du de los Toyos sailburuordeak.

Lurraldeen arteko aldeak: Gasteiz hazkundean buru

Datu deigarrienetako bat da Gasteizen etxebizitza-eskaera % 25,92 igo dela. Hazkunde horren arrazoia da, neurri batean, hirian alokairu-eskaintza urria izan dela, baita Udalak eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak alokairu eskuragarriko erregimenean 1.000 etxebizitza berri sustatzeari buruz berriki egin dituzten iragarkiak ere; horrek, eta zenbait auzotan dagoeneko martxan dauden obrek, espektatiba handiagoa eragin dute herritarren artean eta itxaropena eskatzaileen artean.

Donostian, aldiz, igoera apalagoa izan da, % 2,97koa. Igoera txiki hori hainbat faktoreren konbinazioaren emaitza izan daiteke, hala nola merkatuko prezioen goranzko bilakaera eta eskaintzaren eskasia, baita azken urteetan emaitzarik eman ez duen erakundeen arteko lankidetza-testuinguru bat ere; baina, hala ere, 2025ean, hirian etxebizitzak sustatzeko garrantzi handiko hainbat iragarkiren bidez itxaropen hori indarberritu da, sustapen horiei esker bizilagunek etxebizitza bat eskuratzeko espektatibak hobetu baititzakete.

Tartean Bilbo legoke, eskariak % 8,31ko hazkundea izan baitu, batez besteko globaletik askoz gertuago eta herrialdeko beste udalerri handi batzuekin bat etorriz, hala nola Basauri (% 7,63), Portugalete (% 7,92), Santurtzi (% 8,43) edo Errenteria (% 9,06).

Konfiantza eta espektatiba handiagoak sisteman

Etxebiden eskaria handitu izanak, oro har, iradokitzen du herritarrek konfiantzaz ikusten dutela Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza eskuratzeko sistema. «Berme publikoa eta alokairua sustatzeko politikak espektatiba positiboak sortzen laguntzen ari dira etxebizitza duina eta eskuragarria eskuratzeko aukerari dagokionez», azpimarratu du Miguel de los Toyosek. Halaber, berriro aipatu duen bezala, Etxebizitzaren Euskal Behatokian «bizitegi-eskariaren bilakaera eta horrek merkatuan duen eragina aztertzen jarraituko dugu, herritarren benetako beharretara egokitutako politika eraginkorrak diseinatzea ahalbidetuko duen informazio zorrotza eskaintzeko helburuarekin».

Era berean, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak 2024ko 4. hiruhilekoari dagokion higiezinen erregistro-estatistika gehitu dio bere txosten-bildumari.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Imanol Pradales Lehendakaria Prudentzio Deunaren Erretretan

Imanol Pradales Lehendakaria Prudentzio Deunaren Erretretan izan da. La entrada Imanol Pradales Lehendakaria Prudentzio Deunaren…

6 horas hace

‘Navarra Canta- Nafarroa Kantari’ ekitaldiak Autonomia Erkidego ezberdinetako Nafar-etxeetan barrena hasiko du bere ibilbidea

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…

17 horas hace

Langile bat zauritu da Gorostizako kanpoko igerilekua garbitzen ari zela

Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…

17 horas hace

Zu Bai Artista talentu lehiaketan 67 lagunek parte hartuko dute

Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…

17 horas hace

San Josék Gernikan adierazi duenez, gizarte demokratiko sendo bat eraikitzeko modurik onena “berriro gertatzea nahi ez duguna gogoratzea” da

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…

17 horas hace

Amaia Barredok Arabako elkarte gastronomikoak zoriondu ditu

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…

17 horas hace