Categorías: albisteak-berriak

Langabezia otsailean 908 pertsonatan jaitsi da eta 108.453 langaberekin itxi da hilabetea

Enpleguak Euskadin bere alde ona erakutsi du berriro ere otsailean. Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin du eta sektore gehienetan, ia adin tarte guztietan, lurralde guztietan eta bai gizonen eta bai emakumeen artean langabeziak behera egin du.

Urtarrilean baino 908 langabe gutxiagorekin (- % 0,83) itxi zen otsaila eta 2024ko otsailean baino 2.092 gutxiagorekin (- % 1,89). Horrela, enpleguaren bilakaera positiboa berresten da, bosgarren hilabetez jarraian otsailean ere urte arteko saldoa negatiboa izan baita, eta, orotara, 108.453 langabe zenbatu dira.

Beherakada hori ez da ohikoa izaten otsailean; izan ere, bilakaera historikoak erakusten digu hilabete aldakorra dela, eta igoera eta jaitsiera handiak ez direla hain handiak. Hala ere, aurtengoa azken 17 urteetako laugarren otsailik onena da (2015, 2018 eta 2021ekoen ondoren).

Sektoreka, hileko terminoetan, langabeziak behera egin du arlo guztietan, aurretik enplegurik ez zutenen taldean izan ezik (+132). Bilakaerarik onena zerbitzuen sektorean (685 langabe gutxiago) eta nekazaritza eta arrantzan (- % 2,73) izan da. Urte arteko datuei dagokienez, joera berdina da: zerbitzuen sektorean bilakaera hobea izan da termino absolutuetan (-1.113) eta nekazaritzan eta arrantzan termino erlatiboetan (- % 6,89). Portaera okerrena aurretik enplegurik ez zutenen artean izan da (-8).

Sexuaren arabera, gizonen langabezia (-645 langabe) emakumeena (-263 langabe) baino hobea izan da aztertutako adin talde bakoitzean. Urte arteko balantzean, aldiz, bilakaera positiboagoa izan da emakumeen kasuan (-1.076 emakume eta -1.016 gizon).

Kontratuak eta Gizarte Segurantza

2025eko otsailean, 53.222 kontratu erregistratu dira; horietatik 12.932 (% 24,3) mugagabeak izan dira, eta ehuneko hori egonkor mantendu da lan erreformaz geroztik.

Sektoreka, etxeen eta higiezinen jarduerak (kontratuen % 80 baino gehiago mugagabeak dira) eta eraikuntza (kontratazio mugagabearen tasa % 70ekoa da) nabarmentzen dira. Horrela, sektore horretako joera positiboa berresten da.

Lurralde historikoka, Gipuzkoa nabarmentzen da kontratazioan jaitsierarik handiena izateagatik, hileko % 15,20ko murrizketarekin, nahiz eta urtarrilean % 12,28ko igoera izan. Bizkaian ere kontratuen kopurua % 11,33 jaitsi da, eta Araban jaitsi da gutxien, % 7,65 hileko terminoetan. Kontratu mugagabeen ehunekorik handiena Gipuzkoan izan zen (% 25,4), Bizkaiaren (% 24,3) eta Arabaren (% 22,5) aurretik.

Afiliazioak ere datu positiboak izan zituen Euskadin, 3.391 kotizatzaile gehiago izan baitziren urtarrilarekin alderatuta, % 0,33 gehiago. Otsaila amaitzean, 1.017.897 afiliatu zeuden Euskadin; zifra hori milioi bat kotizatzailetik gorakoa da, eta azken hilabeteetan joera finkatua eta egonkorra izan dela egiaztatzen du. Urte arteko datuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan 10.330 langile afiliatu dira, 2024ko otsailean baino % 1,03 gehiago.

Laburbilduz: otsaila aurreikuspen zaileko hilabetea izaten den arren, datu positiboak berresten dira, bai kopuru absolutuetan, bai urte artekoetan, enplegua sortzen baita eta kontratu mugagabeen ehunekoa % 25 ingurukoa baita. Urte arteko joera positiboa antzematen dugu langabeziari buruzko datuetan, eta horrek Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila eta Lanbide bultzatzen gaitu lanean jarraitzera, enplegu bila dabiltzan pertsona guztiek aukera bat izan dezaten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak Bartzelonako Unibertsitateko gradu- eta master-praktiketako ikasleen prestakuntzan lagunduko du

25_0155 Ertzaintzak Bartzelonako Unibertsitateko gradu- eta master-praktiketako ikasleen prestakuntzan lagunduko du Ertzaintzak Bartzelonako Unibertsitateko gradu-…

8 horas hace

Ertzaintzak bosgarren pertsona bat atxilotu du operatibo batean, azken hilabeteetan etxebizitzetako lapurretaren aurka egindako ikerketa baten ondorioz.

Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, arratsaldean Loiun, etxebizitzetan lapurretak egiten…

8 horas hace

Egunero hogei bat minutuko mozketak N-121-A errepidean bihartik aurrera, asteazkena, Belateko tunel berriaren barruan leherketa kontrolatuengatik

DCIM100MEDIADJI_0689.JPG Bihartik aurrera, martxoak 5, etenaldiak egingo dira Belateko tunelean, tunel berriaren barruan leherketa kontrolatuen…

8 horas hace

Enhol energia berriztagarrien enpresak eta Tasubinsa enplegu zentro bereziak irabazi dituzte Arizmendiarrieta Sariak 2025

Arizmendiarrieta Nafarroako 2025 Sarien epaimahaiak erabaki du aurtengo sariak Enhol energia berriztagarrien enpresari eta Tasubinsa…

8 horas hace

Nafarroako Trafikoa Haurren Bide Segurtasunerako Espainiako Aliantzan sartu da

Nafarroako Trafiko Zerbitzua Haurren Bide Segurtasunerako Espainiako Aliantzan (AESVi) sartu da, elkarrekin lan egiteko eta…

8 horas hace

IRIS Berrikuntza Poloa: 10 milioi euro Espainian garapen digitalerako eta biologia sintetikorako bakarra den azpiegitura batean

IRATI AIZPURUA IRIS Berrikuntza Digitaleko Poloa, Nafarroako Gobernuak sustatu eta gidatzen duena, berrikuntza eta digitalizazioaren…

8 horas hace