Categorías: albisteak-berriak

Banku-sektorea bilakatu da Euskadin erreklamazio gehien dituen sektorea hipoteka-gastuen erreklamazioen inpaktuagatik

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Kontsumobideren 2024ko jarduera-balantzearen memoria aurkeztu du gaur, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari Tontxu Rodríguezekin batera.

2024an, Euskadiko kontsultak % 9,3 igo ziren 46.877 kontsultetara, eta erreklamazioak (28.359), berriz, % 1,8 igo ziren 2023ko datuekin alderatuta. Nabarmentzekoa da, lehenengo aldiz, banku-sektorea dela kontsulta- eta erreklamazio-kopuru handiena duen sektorea, telekomunikazioak eta orain arte rankineko lehena izan den telefonia gaindituta, bai eta hornidurako zerbitzuak ere, hala nola ura edo energia. Horren arrazoia, neurri handi batean, Kontsumobiden banku-zerbitzuen erreklamazioen herena ekarri duten hipoteka-gastuengatiko erreklamazioak dira.

28.000 horietatik, 15.000 erreklamazio inguru erregistratu dira Kontsumobiden, gainerakoak kontsumitzaileen arretarako bulegoen eta kontsumo-elkarteen artean banatzen baitira. Kontsumobidek izapidetzen dituen erreklamazio horien erdiak (% 46) bitartekaritzarekin eta adostasunarekin amaitzen dira, hau da, kontsumitzailearen eta enpresaren arteko akordio batera iristen dira, eta «hori oso positiboa da».

Zehapen-prozedurari dagokionez, 2024an Kontsumobidek 447 zehapen-espediente ebatzi zituen guztira, 1,7 milioi eurotik gorakoak, zehapenetan. Zehapen gehienak eta zenbatekorik handienak honako hauetan izan dira: etxetresna elektrikoetan (ekipo informatikoak eta ikus-entzunezkoak barne), ibilgailuen konponketan eta ehungintzan (oinetakoak eta osagarriak barne).

Sailburuak Kontsumobideren beste zutabeetako bat nabarmendu nahi izan du: prestakuntza 3.186 formazio-ekintzatan gauzatu da, eta ia 39.000 pertsonak parte hartu dute, aurreko urtean baino % 4 gehiagok. «Kontsumo arduratsura joko dugu beti, jasangarritasun- eta arrazionaltasun-irizpideak kontuan izanda, tokiko erosketara eta bizi nahi dugun munduan kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak defendatzera».

Webgune berria

Sailburuak azpimarratu du 2024an finkatu dela 2023an onartutako kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutua, eta «kontsumitzaileak defendatzeko tresnetako batzuk erabat garatu ahal izan direla”. Esate baterako, “zehapenak argitaratu egiten dira, enpresentzako eredu izateko asmoz eta disuasio-asmoz. Kontua da jardunbide egokiak eta enpresa-etika sustatzea, hori baita Kontsumobideren helburu nagusietako bat».

Zehapen horiek Kontsumobideren webgune berrian argitaratzen dira. Webgunea 3 helburu argirekin berritu da: kontsumitzaileei Kontsumobiden gehien eskatzen diren izapideetarako sarbidea erraztea; komunikazioa eta informaziorako sarbidea modu erraz, atsegin eta ulergarrian hobetzea; eta administrazioa gizartera hurbiltzea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. mailari eutsi dio, argindar hornidura berreskuratu eta normaltasunera itzuli arte

MIGUEL OSES Nafarroako Gobernuak lasaitasun mezua helarazi die herritarrei gaur arratsaldean Estatu osoan izan den…

1 hora hace

Europako Astea Nafarroara Itzuli da, Bruselak dituen lehentasunen inguruko jarduera-programa batekin

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako   departamentuak bat egiten du Europaren Egunarekin,…

1 hora hace

Nafarroako Gobernuak 304.582 eurora igo ditu preso eta preso ohientzako gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze proiektuetarako laguntzak

Responsables del proyecto "A las olvidadas" llevan en un carro un paquete de libros que…

1 hora hace

Tuterako Osasun Arloak 50 jarduera inguru antolatu ditu herritarrei eta pazienteei zuzenduta

Tuterako Osasun Arloak Osasunaren V. Jardunaldiak egingo ditu maiatzaren 5etik 15era bitartean. Bertan, hainbat tailer eta jarduera…

1 hora hace

Iturri berriztaezinetatik sortutako elektrizitatea % 56 gutxitu da Nafarroan

Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Trantsizio Energetikorako Zerbitzuak, elektrizitatearen sorkuntzari eta petrolioaren…

1 hora hace

Nafarroako Gobernuak atxikimendu kanpaina bat abiarazi du 2030erako Nafarroako Aliantza garapen iraunkorraren aldeko mugimendu kolektibo bihurtzeko

Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentuaren bitartez, Nafarroako 2030 Aliantzarekiko atxikimenduak zabaltzeko kanpaina bat bultzatu…

1 hora hace