Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateko Dokumentoskopia eta Grafistika Ataleko agenteak eguneratze- eta azterketa-jardunaldi batzuetan izan dira Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalean –Monetaren Errege Etxea– (FNMT) eta Billeteen Inprimategia (IMBISA) sozietatean, era guztietako dokumentu ofizialen eta legezko diruaren elaborazioa eta inprimatze-sistemak, eta segurtasun fisikoko neurriak sakontzeko. Ertzaintzako Atal honen eginkizunen artean nabarmentzen da dokumentuen, billeteen eta diruaren benetakotasuna edo faltsutasuna zehazteko peritu-txostenak egitea.
Prestakuntzaren lau egunetatik bi Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalean –Monetaren Errege Etxean– egin dira eta beste biak IMBISAn, Billeteen Inprimategia SA sozietatean; sozietate hori Espainiako Bankuaren baliabide bat da, eta euroaren diru-papera ekoizteaz arduratzen da. Bi lekuetan teknikariak gai hauetan trebatu dira:
FNMTn eta IMBISAn jasotako prestakuntza Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Dokumentoskopia eta Grafistika Atalarentzat onartutako Urteko Prestakuntza Planaren barruan kokatzen da. Bertan ezinbestekotzat jotzen da bi entitate horiek bisitatzea, bai sartu berriak diren agenteentzat, urte eta erdi inguruko prestakuntza-prozesua osatu behar baitute beren peritu-txostenak egiten hasi ahal izateko, bai esperientzia luzea duten langileentzat; izan ere, etengabeko bilakaeran dagoen eremua da eta ezinbestekoa da ezagutzak etengabe eguneratuta izatea, batez ere EBren ingurunean, horren dokumentuak etengabe ari baitira formatuak harmonizatzen eta segurtasun-neurriak eguneratzen.
Berez, Dokumentoskopia eta Grafistika Atala ENACek ziurtatuta dago (UNE – EN ISO/IEC 17025 araua) euroaren diru-papera aztertzeko, eta lankidetza estuan dihardu Espainiako Bankuaren Analisi Zentro Nazionalarekin (CNA).
Dokumentu ofizialen eta diruaren benetakotasuna edo faltsutasuna egiaztatzea
Dokumentoskopia eta Grafistika Atalaren berezko zereginen artean daude peritu-txostenak egitea diru-paperaren eta eskudiruaren era guztietako dokumentu ofizialen, bereziki nortasun- eta bidaia-agirien (NANak edo pasaporteak), munduko edozein herrialdek emandakoen, Atzerritarren Identifikazio Txartelen (AIT), gidabaimenen, zirkulazio-baimenen, IAT txartelen eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartelen benetakotasuna edo faltsutasuna egiaztatzeko.
Mediku-errezeten, bankuko txekeen, titulu gaitzaileen, akreditazio profesionalen eta segurtasun-neurriak dituen edo ez dituen eta manipulatu egin dela susmatzen den beste edozein agiriren inguruko peritu-lanak ere egiten ditu.
Gainera, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Atal horretara atxikitako agenteak peritu kaligrafoak ere badira, eta horrek aukera ematen die suizidio-oharretan, txekeetan, kontratuetan, mehatxuetan eta beste hainbat oharretan jasotako sinadurak eta eskuz idatzitako testuak erkatzeko, eta horien egiletza erabat identifika dezakete, ikertutako pertsonei izen-abizenak jarriz –edo baztertuz–.
Hurrengo prestakuntzak
Ikasitakoa osatzeko, hil honen amaierarako bisita bat dago aurreikusita Burgosen dagoen Segurtasun Paperaren Fabrikara. Bertan billeteak, pasaporteak edo beste segurtasun-dokumentu batzuk egiteko erabiltzen den papera egiten da, eta fabrikazio-prozesuan bertan hainbat segurtasun-neurri, hala nola, ur-markak, zuntzexka lumineszenteak, segurtasun-haria edo banda holografikoak, ezartzen zaizkien formatuak ere sortzen dira.
Bestalde, jardunaldi bat egingo da Espainiako Bankuaren Analisi Zentro Nazionalean, entitate horren laborategiak dauden lekuan, diru-paperaren faltsifikazioen detekzioan sakontzeko.
Ertzaintzako agenteek, Irungo Udaltzaingoarekin elkarlanean egindako operatibo baten ondorioz, kalamu-elkarte baten arduraduna atxilotu dute, osasun…
Ertzaintzako agenteek auto baten gidaria eta harekin zihoan gizona atxilotu zituzten Bilbon, atzo, asteartea, BI-3651…
Nafarroak 8 milioi inbertitu ditu bere ikerketa eta teknologia zentroen trebakuntza hobetzeko laguntzetan - Agencia…
Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko bilkuran, Irurtzungo Kontserbazio Zentroko errepideen kontserbazio integralerako zerbitzuak kontratatzeko…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari…
Nafarroako Gobernuak %2,8ko igoera onartu du gaurkotzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoetako montepioetako klase pasiboen…