Tolosan atxilotu dute beste gizon bati hautsitako botila batekin eraso egiteagatik


25_0156 Tolosan atxilotu dute beste gizon bati hautsitako botila batekin eraso egiteagatik

Tolosan atxilotu dute beste gizon bati hautsitako botila batekin eraso egiteagatik

Servicio de prensa

2025-03-05

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, asteazkena, goizaldean, taberna batean borrokan ari zirela hautsitako kristalezko botila batekin beste gizon bati lepoan zauriak egin ondoren. Biktima ospitalera eraman behar izan dute.

Goizaldeko ordu biak laurden gutxi aldera, herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila bat Tolosako ostalaritza-lokal batera hurbildu da, bi pertsona borrokan ari zirela jakin ondoren. Iritsi direnean, agenteek egiaztatu dute pertsona bat odola dariola zegoela lepoaren alde batean eta esku batean zituen zaurietatik. Establezimenduko segurtasun-langileek eutsita zuten beste gizon batek ere lesioak zituen esku batean, eta bere onetik aterata zegoen.

Esku hartu duten ertzainek bildutako informazioaren arabera, biak eztabaidan hasi dira taberna barruan, eta kanpora irten direnean borrokan hasi dira. Helduta zuten gizonak hautsitako kristalezko botila batekin eraso egin dio besteari.

Bertaratu den anbulantzia bateko osasun-langileek lekuan bertan artatu dute ustezko erasotzailea, eta lesio-delitua leporatuta atxilotu dute. Lepoan zauritutako gizona, berriz, AsunciĆ³n Klinikara eraman dute.

Atxilotua Agintari Judizialaren eskuetan jarriko dute beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan.