Barakaldon atxilotu dituzte bizartegi batean lapurretan harrapatu ondoren


25_0160 Barakaldon atxilotu dituzte bizartegi batean lapurretan harrapatu ondoren

Barakaldon atxilotu dituzte bizartegi batean lapurretan harrapatu ondoren

Servicio de prensa

2025-03-06

Ertzaintzako agenteek 21 eta 31 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteazkena, goizaldean, bizartegi batean beiratea hautsita sartu eta lapurreta egin ondoren irten zirenean in fraganti harrapatu ondoren.

Atzo goizaldeko bostak aldera, Ertzaintzari jakitera eman zioten bi pertsona ustez lapurretan ari zirela Barakaldoko bizartegi batean. Inguruan zaintza-lanetan ari ziren herritarren babeserako patruila bat hurbildu zen adierazitako lekura, eta egiaztatu zuen establezimenduko erakusleihoko beiratea hautsita zegoela.

 

Aldi berean, agenteek inguruan ikusi zituzten jarrera zelataria zuten eta kutxa erregistratzaile bat zeramaten bi pertsona. Agenteek biak geldiarazi zituzten, eta bat eskuan zuen zauri batetik odola dariola zegoela ikusi zuten, eta zeramaten kutxa erregistratzailea adierazitako lokaletik hartu zutela egiaztatu zuten.

 

Horren aurrean, inolako dokumentaziorik ez zuten susmagarriak indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten. Atxilotuetako bati ukabil amerikar bat ere kendu zioten, eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea urratzeagatik zegokion salaketa bideratu zuten.

 

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egiteko, ondoren Agintaritza Judizialaren eskuetan jartzeko.