Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martinezek bilera egingo du bihar Osasuneko ministro Monica Garciarekin, osasun-sistema publikoan medikuen defizitaren arazoa konpontzeko Euskadik ezinbestekotzat jotzen dituen Ministerioaren eskumeneko neurriak premiaz hartzeko prozesuan aurrera egiteko.
Sailburuaren eta ministroaren arteko bilera Osasun Ministerioan egingo da, Madrilen, 13:00etan. Aurretik, 12:30 aldera, Alberto Martinez komunikabideen galderei erantzuteko prest egongo da ministerioaren egoitzaren sarreran. Bilera amaitutakoan, sailburuak bilera horren balorazioa egingo du.
Gaiari heltzeko egindako eskaerei erantzunik eman ez zitzaiela egiaztatu ondoren, otsailean Osasuneko sailburuak gutun bat bidali zion Osasuneko ministroari. Gutun horretan, herritarren ekitate asistentzialari eragiten dion arazo baten garrantziarekin bat zetorren jarduketa azkarra eskatzen zen, Alberto Martinezen hitzetan, “premiazko jarduketa irmoa”.
Gutun horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arduradun nagusiak, gainera, epe laburrean lehentasunezkotzat jotzen dituen zenbait jarduketa proposatzen zituen.
Jarduketa horien artean —eta profesionalen galera murrizteko helburuarekin—, Lehen Mailako Arretan borondatezko erretiroa 72 urtera arte atzeratzea proposatzen du, medikuntza pribatuan gertatzen den bezala.
Era berean, eta profesional gehiago lanean hasteko helburuarekin, honako eskaera hauek egiten ditu: prestakuntza espezializatuko plazak gehitzea, atzerriko tituluak homologatzea, Lehen Mailako Arretan 4. urteko ikasleei egoiliarren plazak eskuratzen erraztea, eta Larrialdi eta Emergentzietako espezialitateko epeak laburtzea, Larrialdietara igarotzen diren familia-medikuen galera mugatzeko.
Osasuneko sailburuak berretsi du Euskadik uneoro izan duen jarrera eraikitzaile berarekin doala bilerara, eta osasun-sistema publikoa indartzeko balioko duten akordioak lortzeko borondate berarekin.
25_0160 Barakaldon atxilotu dituzte bizartegi batean lapurretan harrapatu ondoren Barakaldon atxilotu dituzte bizartegi batean lapurretan…
Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido a un varón de 36 años tras causar lesiones…
Imanol Pradales Lehendakaria izan da Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak gaur arratsaldean Bilbon egin duen lehen…
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako eta Zerbitzuetako zuzendari Amaya Angulok, Akademiako irakasleekin batera, Euskal Herriko…
Ertzaintzako agenteek, Irungo Udaltzaingoarekin elkarlanean egindako operatibo baten ondorioz, kalamu-elkarte baten arduraduna atxilotu dute, osasun…
Ertzaintzako agenteek auto baten gidaria eta harekin zihoan gizona atxilotu zituzten Bilbon, atzo, asteartea, BI-3651…